IRUÑA-VELEIAKO AUZIA ARGITZEAREN ALDEKO MANIFESTUA
Arabako Foru Aldundiak, 2008ko
udazkenean hartutako erabaki baten bidez, ofizialki faltsutzat jo zituen 2005
eta 2006ko jardunaldietan Iruña-Veleiako aztarnategian aurkitutako “ezohiko
grafitoak” (400 inguru), eta indusketa-baimena kentzea erabaki zuen Lurmen S.L.
enpresari. Handik gutxira, zigor-espedientea irekiz, auzibidean jarri zituen
enpresa horretako hainbat kide eta kolaboratzaile.
Behean sinatzen dugun pertsonok pentsatzen dugu ez dagoela behar bezala
frogatuta grafitoen faltsutasuna, eta benetakoak izatea ere litekeena dela
iritzirik, ondorengoa eskatzen diegu auzian erabakimena dutenei:
1) piezek hasierako egoeran
jarraitzen dutela konproba dezatela.
2) grafitoen analisi eta ikerketa zientifiko berriak egitea agin dezatela.
3) parteekin zerikusirik ez duten arkeologo entzutetsuek indusketa kontrolatuak
egin ditzatela aurrez seinalatutako lekuetan.
Era berean, Arabako Foru Aldundiari eskatzen diogu birpentsa ditzala hartutako erabaki txit larriak eta erretira dezala bere kereila, aurkikuntzen benetakotasuna edo faltsutasuna erabakiko duten frogak egin arte bederen.
Agiri hau sinatu nahi baduzu sartu hemen eta bidali mezu bat datu hauekin:
- Izen-abizenak
- Nortasun agiriaren zenbakia
- Bizilekua
- Lanbidea edo titulazioa
Idatzi artikulu bat