Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2010/12/24 10:30:40.431 GMT+1

470.000 euro Plan Zuzendarirako instituzioetatik

Joan den astean onartu dira Parlamentuko eta Arabako Batzar Nagusietako aurrekontuak. Batzar Nagusietan PNV eta PSEk adostuta eraman zuten kopurua: 200.000 euro. Talde guztiek alde bozkatu zuten, ANV barne; Aralarrek bakarrik kontra. Aralarrek, emendakin baten bidez, 18.000 euro izendatzea ekatu zuen analitikak egiteko. Bere aldeko botoa bakarrik jaso zuen. ANV abstenitu egin zen. Beste guztiak kontra.
Parlamentuko aurrekontuetan 30.000 euro zeuden bakarrik aurreikusita I-Vrako. Baina PSE eta PPk "partida berria" sartu zuten, "debido a la enorme importancia del yacimiento" eta abar argudiatuz. 270.000 euro. Aralarren kontrako botoa jaso zuen bakarrik.
Nuñezek baditu jada 470.000 euro langintzarekin jarraitzeko. Azken momentuan PP eta PSEk zuzenketa hori sartu izana oso adierazgarria da. "Estatu arazo" bihurtu ote da I-Vko grafitoen faltsutasuna? Abertzale radikalen laguntasun paregabearekin, hori bai. Ezin dugu ulertu ANVren jarrera. Plan Zuzendariaren alde eta analitiken kontra dago, bistan da.

Nork: elexpuru.2010/12/24 10:30:40.431 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (1)

Errenferentziak:

...a-veleia-aurrekontua-470-000-euro-instituzioetatik-elexpuru/">Iruña Veleia aurrekontua 470.000 euro instituzioetatik. Elexpuru Juan Martin Elexpururen bloga. Erreferentzia: Ostraka euskalduna » Blog Archive » Iruña Veleia aurrekontua 470.000 euro instituzioetatik. Elexpuru 2010/12/25 11:30:31.342 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak