2012/05/25 12:44:44.538 GMT+2
Nork: elexpuru.2012/05/25 12:44:44.538 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2012/05/23 14:05:34.860 GMT+2
Gaur Sos-Iruña Veleiak prentsaurrekoa eman du Gasteizko Aldabe Gizartetxean, kazetari pilaren aurrean. Hona hemen irakurritako agiria:
Analisiak noizko?
Gauza jakina denez, hiru urte baino gehiago dira Arabako Diputazioak Iruña-Veleiako
ezohiko aurkikuntzak ofizialki faltsutzat jo zituela eta Lurmeneko arkeologoen
aurka kereilatu zela, Zientifikoa eta Laguntzailea deituriko Batzordearen
txostenetan oinarrituta.
Denbora honetan gauzak zeharo aldatu dira. Izan ere Lurmenek
benetakotasunaren aldeko hamazazpi txosten aurkeztu ditu epaitegian. Izen
handiko ikerlariek eginak asko, eta horien artean atzerritarrak hainbat.
Gainera, berriki jakin da duela gutxi joan zaigun Jose Luis Alvarez Enparantza
‘Txillardegi’ hizkuntzalari handiak ere gauza bera pentsatzen zuela.
Bestalde, badira ia hiru urte gure plataformak agiria kaleratu zuela zera
eskatuz: auzitan dauden grafitoak arkeometria laborategi berezituetan analiza
zitezela, ikusirik humanitate zientziak ez direla gauza izan auzia
erabakitzeko. Harremanetan gaude arlo horretako zenbait laborategirekin, eta
esaten digute auzia erraz erabaki daitekeela.
2010eko irailean Gasteizko 1. Epaitegiak jakinarazi zuen Guardia
Zibileko kimika laborategiaren esku utzi behar zituela piezak. Urtebete igaro
ondoren jakin zen erakunde honek uko egin ziola eskaria betetzeari. Handik
gutxira, eskari bera egin zion Epaitegiak Ertzaintzari, ondorio berberarekin.
Sei hilabete baino gehiago igaro dira harrezkero. Pentsatzen dugu
egoera jasanezina dela alderdi humanotik zein juridikotik, eta egoera larri
honen aurrean ondorengo eskariak egiten ditugu:
1) Epaitegiari: bidal ditzala lehenbailehen auzitan dauden piezak
nazioartean ospea duen arkeometria laborategi batera. Hau ezinezkoa balitz,
inputatuen aurkako kereila artxiba dezala. Hortik aurrera, Arabako Diputazioaren
ardura izango litzateke analisiak eginaraztea, auzia betiko argituta gera
dadin.
2) Arabako Foru Aldundiari: bertan behera
utz ditzala duela bi urte zuzendari berriak, Nuñez jaunak, hasitako indusketak.
Izan ere, sinestezina da gaia sub júdice
eta grafitooen faltsutasuna frogatu gabe dagoenean berriro indusketei ekitea.
Eta, hau gutxi balitz, mundu guztiak badakienean Nuñez jaunak, hondeamakina
handi bat erabiliz, kalte handiak eragin dizkiola aztarnategiari.
3) Talde politikoei: analisien aldeko eta indusketak berriz hastearen
aurkako jarrera azaldu dezatela publikoki, eta helburu horiek lortzeko ekimenak
bultza ditzatela erakundeetan.
Aldi berean, dei egiten diogu gizarte zibilari gaiak duen garrantziaz
jabetu dadin eta auziari irtenbide justua ematen indarra egin dezan.
Aurkikuntzak onak direla frogatuko balitz, eta gu konbentzituta daude badirela,
Iruña-Veleia oso erreferentzia garrantzitsua bihurtuko litzateke ez bakarrik
euskararen historiarako, baita kristautasunaren zabalkundea, latin bulgarraren
garapena eta beste hainbat gaitarako ere, eta Europako parte honetako
aztarnategi inportanteenetarikoa bilaka daiteke.
Ezin dugu agiri hau amaitu Idoia Filloy eta Eliseo Gil zuzendari ohiek
bizi duten drama humanoa aipatu gabe. Oraindik frogatu gabe dagoen arren
grafito bakar baten faltsutasuna, eta oraindik epaileek inolako akusaziorik egin ez duten arren
euren aurka, publikoki jipoitu eta kondenatu dituzte, eta beren karrera
profesionalak lurperatuta geratu dira, eta beren bizitza pertsonalak oso
kaltetuta. Azkeneko hau nahikoa motibo litzateke epaileek, luzapenetan ibili
gabe, auzia erabakitzeko urrats azkarrak eman ditzaten eta beste eragileek, eta
gizarte zibilak orokorrean, norabide horretan bultza egin dezaten.
SOS Iruña-Veleia Plataforma
Agiriaren gaztelerazko bertsioa, eta notizia Berrian eta DNAn
Nork: elexpuru.2012/05/23 14:05:34.860 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (5)
| Errenferentziak: (2)
2012/05/22 08:42:13.174 GMT+2
Nork: elexpuru.2012/05/22 08:42:13.174 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2012/05/19 11:44:28.671 GMT+2
Joan den martxoan Sos Iruña-Veleiako ordezkaritza batek bilera egin zuen Arabako Batzar Nagusietako Bilduren ordezkaritza batekin. Auziaren gainean informatzea zen helburua, eta horrez gain, bi eskaera egin zizkion Plataformak Bilduri:
1.- Bilduk publikoki ager dezala grafitoen
laborategiko analisien aldeko jarrera, bat eginez horrela Gasteizko
Epaitegiaren eskariarekin.
2.- Bilduk mozio bat aurkez dezala Biltzar
Nagusietan analisiak eskatuz.
Duela gutxi jakin du Plataformak erantzuna, telefonoz: Bilduren barruan denetariko iritziak daudela gaiari buruz, eta ez duela ezer esango epaileak erabaki bat hartu arte.
Nork: elexpuru.2012/05/19 11:44:28.671 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (7)
| Errenferentziak: (2)
2012/05/10 09:06:51.190 GMT+2
Michel Morvan (Paris 1948) hizkuntzalaria Bordeleko Unibertsitateko irakaslea da, Eurasiako hizkuntza zaharretan aditua eta euskarari buruzko lan asko argitaratutakoa. Une honetan
euskararen hiztegi etimologikoa argitaratzen ari da Interneten.
Sarreran, aipamena egiten die Iruña-Veleiako grafitoei, eta gai arantzatsu horretan ez duela sartu nahi esanda gero, balantza benetakotasunaren alde ikusten du:
"On ne débattra pas ici du cas épineux des
inscriptions de Veleia tenues pour fausses par certains et authentiques
par d'autres, bien que la balance semble pencher en faveur de
l'authenticité."
.
Harrapatu hitzaz jarduterakoan ere aipatzen ditu.
Bestalde, Joseba Lakarraren berreraiketa bitxiak kritikatzen ditu
:
"En revanche il est bien hasardeux d'affirmer comme le
fait J. A. Lakarra que
arraultze "oeuf" n'a pas de rapport avec
erron "pondre" (au contraire il en a bien un) ou de proposer pour
hagin "dent" un emprunt à une forme latine
caninu (sic), pour
aiher le gascon
cranhe "craindre" (sic), pour
aulki "siège" un prototype *
abedul-gi (sic), que
ezkabia est un composé de
hatz et
scabia et je passe sur bien d'autres invraisemblances qui créent des monstres comme
ibai qui viendrait de *
hur-ban-i "eau coupée"(sic), ou
arraultza de *
e-da-ra-dul-tza (sic),
ezker de *
hertz-gu(n)-ger (sic), etc."
Berriaren aipamena
Iruina blogean eta
Sos Iruña-Veleian
Nork: elexpuru.2012/05/10 09:06:51.190 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (2)
2012/04/24 08:44:21.469 GMT+2
Euskeraren Jatorria Elkarteak
Etnografiatik euskararen jatorrirantz lema aukeratu du maiatzaren 12an Bizkaiko Diman egingo duen VII. Biltzarrerako. Felix Zubiaga, Josu Naberan edo Javier Goitia izango dira hizlari, besteak beste. Luis Silgo arkeologo eta filologo valentziarrak ere berba egingo du. Izena-ematea 45 euro da, bazkaria barne. 30 euro ikasle eta langabetuak. Hona hemen
egitaraua.
Nork: elexpuru.2012/04/24 08:44:21.469 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2012/04/18 11:33:31.363 GMT+2
'Atlantiar' izenaz, Jauzarrea Elkarteak antolatuta, Euskal Herriaren paleolito aroari buruzko biltzarra egingo da Ficoban maiatzaren 18an. Prentsaurrean azaldu zutenez (ikus
Berria,
Noticias de Navarra eta
Gara), Arkeologia, Hizkuntzalaritza eta Genetika izango ditu ardatz nagusiak. Sona handiko ikerlariak gonbidatu dituzte,
Teo Vennemann hizkuntzalari germaniarra,
Stephen Oppenheimer genetista britaniarra edo
Bruce Bradley Exeter-eko unibertsitateko arkeologoa, adibidez. Joxan Mujika eta Xabier Peñalver euskal arkeologoak ere parte hartuko dute. Hona hemen
biltzarraren programa. 50 euro da matrikula; maiatzaren 10era arte eman daiteke izena.
Hemen Localiaren
bideoa.
HIZLARIAK
• Stephen Oppenheimer. Oxford
Unibertsitatea. 'Gizakiaren jatorria: iraganeko gizakia eta modernoa,
Afrikako irteera eta mendebaldeko Europaren birkolonizazioa'.
• Jean Clottes. Frantziako Kultur Ministerioko haitzuloetako margolanetako aholkulari zientifikoa da. 'Xamanismoa Paleolitikoko haitzueltan'.
• Aude Labarge eta Joelle Darricau. Isturitz Otsozelaia kultur guneko kideak. 'Goi Paleolitikoko aniztasun kulturala Isturitzeko adibidetik abiatuta'.
• Peter Bakker. Aarhus
Unibertsitatea. Hizkuntzalaria da. 'Euskal hizkuntzaren ezaugarri
tipologiko egonkorrak: iraganeko hizkuntz genealogiaren loturan argirik
botatzen al dute?'.
• Javier Goitia. Ingeniaria eta geografoa. 'Hizkuntzaren arkeologia'.
• Bruce Bradley. Exeterko Unibertsitatean arkeologian doktorea. 'Solutriarren irtenbidea: Ipar Amerika Atlantiarreko biztanleriaren jatorria'.
• Dennis Stanford eta Margaret Jodry. Wahshingtongo
Smithsonian Institutionen arkeologian doktorea bata, eta Paleo Cultural
ikerketa taldekoa bestea. 'Europa eta Ipar Amerikaren arteko itsas
tradizioaren ebidentziak azken glaziazioan'.
• Joxan Mujika eta Andoni Tarriño. EHUkoa
bata, eta Gizakiaren Eboluzio Ikerketa Zentro Nazionaleko kidea bestea.
'Mendebaldeko Pirinioko Madeleine aldiko bideak bidegurutzean'.
• Xabier Peñalver. Aranzadi. 'Praileaitz Madeleine aldiko behe garaian'.
• Theo Venneman. Ludwig Maximilian Unibertsitatea. 'Hizkuntz baskonikoaren substratua Europa erdialdean'.
• Stephen Augustine. Kanadako
Zibilizazioen Museoko kidea. 'Lehendabiziko nazioetako hautematea
planteamendu historikoekiko oraintsuko teorien arabera'.
Nork: elexpuru.2012/04/18 11:33:31.363 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (2)
2012/04/08 21:06:20.448 GMT+2
Ostraka Mundua web orriak, Aste Santuan gaudela profitatuz, I-V-ko grafitoetan ageri diren
gurutzeak,
Jesus,
Maria (Mirian) eta
Joseri buruzkoak, eta kristautasunaren beste hainbat arrasto jarri ditu ikusgai, tartean
Azken Afaria izan daitekeenaren grabatua. Merezi du banan-banan ikustea eta aztertzea. Milesker, Ostraka.
Nork: elexpuru.2012/04/08 21:06:20.448 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2012/03/26 08:56:47.376 GMT+2
Hitzaldia: Euskararen jatorriaz eta Paleosardinieraz eta Ligurieraz
Hizlaria: Juan Martin Elexpuru
Lekua: Arrigorriaga, "Ez dot Sinisten" Kulturgunea
Eguna eta ordua: martxoak 30, ostirala, 18:30
Antolatzaileak: Ez dot Sinisten Elkartea eta Nabarlur
Nork: elexpuru.2012/03/26 08:56:47.376 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (2)
2012/03/14 08:42:40.574 GMT+1
Gaurko
Berrian Txillardegik 2009ko abenduaren amaieran idatzi zizkidan gutunak datoz azalpen txiki batzuez lagunduta. Gutunak eskaneatuta eta transkribatuta agertzen diren pdf-ak ere eskuragarri daude.
pdf-a euskarazpdf-a gaztelerazIngelesez ere jaso da berria
Maju-ren blogean. Ikus
hau ere.
03-15eko
DNAn erreportaia.
Txillardegi: «Grafito horiek benetakoak dituk»
Interes handiz jarraitu zuen Txillardegik
Iruña-Veleiako auzia. Aztarnategia ere bisitatu zuen 2006ko ekainean,
aurkikuntzen berri eman eta egun gutxira. Taldean, Eliseo Gilek
gidatutako bisita batean, doktoradutza tesi batean epai-mahaiko egonda
gero. Irakurrita zituen, besteak beste, Lakarraren, Gorrochateguiren eta
Iglesiasen txostenak eta nire liburua.
Sos Iruña-Veleia-ren
manifestua ere sinatu zuen. Sarri hitz egin genuen gaiaz aurrez aurre
zein e-postaz, telefonoz edo gutunez. 2009ko abenduan (oso makal zebilen
ordurako), hiru gutun idatzi zizkidan bere ohiko kartulina txukunetan.
Bere iritziak erabiltzeko baimena eman zidan. Hona hemen lehenengoa:
«Donostia,
2009ko abenduaren 21 (Santomasak). Kaixo Juan Martin: Hire liburua
erosi diat (Arabera Sailekoa). BIKAINA duk. Hori guztia ikusita,
zalantzarik ez diat: «grafito» horiek benetakoak dituk. Eta hor somatzen
den euskara euskalki arkaiko bat duk. Gorrotxategi eta Lakarra (hau
batez ere) oker zeudek. Hector Iglesiasen liburua ere (
Les inscriptions de Veleia-Iruña) BIKAINA duk. Gizon honek asko zekik zalantzarik gabe. Zorionak lemari eutsi diozuen guztioi, eta hiri bereziki.
(jarraitzen du)
argazki hobea
hemen
Nork: elexpuru.2012/03/14 08:42:40.574 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (4)
Hurrengoak