Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2010/03/14 10:00:49.933 GMT+1

SOS-irunaveleia.org webgunea aurkeztuko da asteazkenean Gasteizen

Hilabeteak lanean jardun ondoren, www.sos-irunaveleia.org gunea prest dago. Aurkezpena Gasteizko Jimmy Jazz aretoan egingo da datorren asteazkenean, martxoak 17, 19:30etan. Areto hau Koronazio kalean dago, Aldabe Gizartetxetik eta Portaloitik gertu.
Goizean prentsaurrekoa emango dute Eliseo Gil, Idoia Filloy eta Koenraad Van den Driesschek. Jendeari irekia izango da SOS-IRUÑA-VELEIA Plataformak antolatu duen arratsaldeko ekitaldia. Webgunearen aurkezpenaz gain, antzerki-sketxa, musika eta luntxa egongo dira.
Gonbidatuta gaude denok!!!

Nork: elexpuru.2010/03/14 10:00:49.933 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2010/03/13 11:05:02.701 GMT+1

Grafito batzuk manipulatu egin dituztela salatu du Lurmenek argazkien bidez

"Los grafólogos desvelan que la inscripción de una pieza se grabó tras encolar la cerámica con pegamento" zioen Correoren titularrak lehen orrian otsailaren 24an. 11.429 zenbakia duen piezaz ari zen kokretuki.  Lurmen enpresak bere blogean eskegi duen pdf-an garbi ikusten da pieza hori manipulatu egin dutela. Arkeologoen 2006ko argazkiak eta  diputazioaren gerokoak konparatzen badira, nabarmen geratzen da hau. Badirudi pieza askatu eta berriro itsatsi dutela. RIP jartzen omen duen piezarekin ere berdina gertatu dela dirudi.

Lurmenek salaketa jarri du epaitegian. Horrela jasotzen du Berria-k notizia.

Nork: elexpuru.2010/03/13 11:05:02.701 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2010/03/11 01:36:47.493 GMT+1

ADISKIDE, LAGUN eta AMIGO Segurolaren eta Lakarraren arabera

Zera dio Iñaki Segurola filologoak Arantxa Iturberen irratsaioan, oso tonu gozo eta adeitsuan: “Lagun Marcus... "Lagun" hor eman nahi zaion esanahiarekin, “adiskide” esanahiarekin, ez dela euskeraren historian hemeretzigarren mendearen bukaerara arte agertzen. “Lagun” hitzak ez zuen “adiskide” esanahia. Horretarako zegoen “adiskide”. Ez da agertzen dokumentuetan hemeretzigarren-hogeigarren menderarte.”

Joseba Lakarrak bere txostenean: “El LAGUN de OSO_MARCUS (15921) no es aún hoy ‘amigo’ más que en dialecto vizcaíno, pero no en el resto, donde es únicamente ‘compañero”.

Literaturari begirada bat eman diogu, eta neke handiegirik gabe (Internet salatariari esker), begira zer aurkitu dugun:

 ZUBERERAZ

TARTAS (XVII)

-Bekhatoria, prinze pagano gaztebaten, zuiñek agian ezpaitu uken, ez lehen, ez geroz, bere korajian lagunik, ez parerik.

-Nork ere ikusiko baitu bere laguna beharrian dela eta bere sokorria hari ezpaitu emanen, nola Iinkoaren karitatia eta amorioa harekin date?»

ETXAUN  BARKOXE (XIX)

Ürx'aphal bat badügü herrian trixterik,

Nigarrez ari düzü kaloian barnetik,

Bere lagün maitiaz beit'izan ützirik:

Kuntsola ezazie, ziek adixkidik.

-Ene lagün maitia, eta flakia

Libertibatek deizü nahasi zenzia

hares ni galerazi, eta etxaltia

malerus errendatü, oro familia

-Ene gazte denboran ez lagünak bezala:

Hurak txostakan eta ni nigarrez ardüra.

 -Adio ene lagüna urthuki nündüzüna,

Pharkatürik dükezü eni egin ogena.

-Ürxaphal gaxo horren phena doloria!

Galdü dizü lagüna, kitatü herria

 GOI-NAFARRERAZ

JOAKIN LIZARRAGA (XVIII-XIX)

-Berze bein laguneki Elizara joatean itzali zekiote zeramaten argia, eta sandak ukitzeareki itxeki ze han ikusirik gure lagunak oratione erraiten, debotionian sartzen gira haien imitatzera.

-Artzen zuen alimentu gutiarendako guti bear, ta ala bizia atratzen omen zue kuidatus baratzetto bat ta irur erregerri zen lurra bere eskus, ta bere lagun zuen Nekazari bateki.

-Guzien ertean S. Austin, zeñek bere lagun bati erraten zio heriturik biotzean, Alipio, zer da au aditu duguna?

 GIPUZKERAZ

MANUEL LARRAMENDI (XVII)

Badakust gaurko ebanjelioan Birjiña gurutzearen ondoan, baña eztakust beste lagunik ezpada San Juan ta beste emakume bi.// Ez zirudien bere gazte denboran lagunak baño txoroagoa, errazagoa, limuriagoa?

AGUSTIN KARDABERAZ (XVIII)

San Bernardo bere lagun maitea, Doktore Serafiko San Buenabentura, San Antonio Paduako milagrosoa, San Paskual, eta San Diego, Santa Klara, Santa Rosa.// Orañ Santu guziak gure odoleko, ezagun, da lagunak Jainkoagan alabatzen ditugu

JUAN BAUTISTA AGIRRE (XVIII-XIX)

Dotrinetara joateko, lagun gaiztoen batzarreetatik aldegiteko, eta ez du estadua artzeko asmoetan asi bear Gurasoen baimen gabe.// Oitu zaite ordu onean etxeratzera, eta lagun onakin baizik ez jolastera;

MENDIBURU (XVIII)

-Hau esan ta ots egin zion bere lagun on ezagun San Ignaziori; agertu zion zegokan bidera naia ta eskatu zion hura arkitzeko argia ta eskua.

-«Bai», dio Espiritu Santuak: «zori gaistokoa da berez ta lagunik bage dabillen gizona";

 LAPURTERAZ

JOANES LEIZARRAGA (XVI)

-Hartu zituzten arrain hatzamaitearen gainean, halaber Iakes eta Ioanes Zebedeoren seme Simonen lagun ziradenak ere.

-Bada Titez den bezenbatean ene lagun da eta zuek baithan aiutazale: eta gure anaiez den bezenbatean, Elizen enbaxadore dirade eta Kristen gloria.

-Eta hiri ere othoitz egiten drauat, neure egiazko laguna, aiuta ditzan emazte enekin batean bataillatu diradenak Ebanjelioan

-Nola ikasi ere baituzue Epafras gure lagun maite eta zerbitzari-kideaganik, zein baita Kristen ministre fidel zuendako.

AXULAR (XVII)

Villasanterenean 14 aldiz agertzen da lagun = amigo itzulita, eta beste 14 lagun = compañero itzulita. Adibide pare bat:
"Kontsolamendu handia da, bere trabailluetan eta egitekoetan, LAGUN on baten izaitea. Beraz kontsola ahal gaitezke gu ere, zeren geure egitekoetan Iesu Kristo LAGUN baitugu."
Villasantek: "Gran consuelo es tener un buen AMIGO en los trabajos y aflicciones. Por lo tanto podemos consolarnos tambien nosotros; porque en nuestras aflicciones tenemos por AMIGO a Jesucristo."

"Kontatzen du halaber, zenbat trabu edireiten zuen, zenbat gerla egiten zioten bere LAGUNEK, okhasionek eta aztura gaixtoek"
"
Cuenta asi mismo cuántos obstáculos encontraba, cuanta guerra le hacian sus AMIGOS, las ocasiones y los malos habitos"

SILVAN PROUVEAU (XVII)

-Eztuzu desiratuko zure lagunaren etxea,
ez eta haren emaztea, ez mutilla,
ez neskatoa, ez idia, ez astoa,
ez eta haren den gauzarik.

-Nor ezta eme, miserikordios, eta bere lagunari barkatzera prestik egonen, dakiela barkatzen derauela guziei, bai eta hura gurutzean iosten dutenei.

 BIZKAIERA

ARRASATEKO ERREKETAREN KANTA (XV).

Gomiz oñaztarrak, galtzaileak, alegia, zein zituen “lagun” esaten du:

"Gomizec asco lagunic / çabal arabaarric / Guipuz hondo ederric/ Vizcaytar urduri gogorric”

 GABONETAKO IKUSKIZUNA (XVIII)

"Ene lagunak zer ete dogu arako misterioa/ choriak legez egoak dakarz dulzea bere aoa."

 ARABAKO EUSKARA

LAZARRAGA (XVI)

“Silveroren cantaetea acabaduric leen esan dogun cantaeteau Silvero eta bere lagunac joan çiteçen çiudadera nun Silberoc emun eusten ayn colaçio andia”./  “Ala ene lagunau eta ni goaç ara Silveroren jentilezac ecusterren”.

Nork: elexpuru.2010/03/11 01:36:47.493 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (9) | Errenferentziak: (0)

2010/03/07 21:47:17.397 GMT+1

Elgetako Kafe Antzokian Iruña-Veleiaz hitzaldia ostegunean

Datorren ostegunean, martxoak 11, arratsaldeko 7etan, hitzaldia emango dut Elgetako Espaloia Kafe Antzokian. Diapositiben bidez, auzia kokatzeko sarrera bat egingo da lehenengo, eta euskarazko zein bestelako grafitoak ikusi eta aztertuko dira gero, gai polemikoenetan arreta jarriz, beti ere. Beraz, nahi baduzu, han ikusiko dugu elkar.

Nork: elexpuru.2010/03/07 21:47:17.397 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (1)

2010/03/04 00:35:24.003 GMT+1

Dato Económico: "Varapalo judicial a la querella de Euskotren"

Titular hori dakar Gasteizen argitaratzen den Dato Económico aldizkari prestigiotsuak martxoko alean. Hona hemen pasarte batzuk: "La nueva absolución del ex director de Iruña Veleia descarta la pretensión de Euskotren y reafirma la postura del arqueólogo".  "El caso es que, hasta ahora, Eliseo Gil ha sido acusado y señalado de fraude por instituciones, académicos y la opinión pública, pero no por los tribunales. Todavía nadie ha podido convencer a los jueces de que el arqueólogo y su equipo hayan cometido delito alguno, y la cadena de sentencias reafirma esta situación".
Roslyn M Frank doktorearen "los peritajes grafológicos de Iruña-Veleia" artikulua argitaratu zuen DNAk martxoaren 1ean.
Otsailaren 28ko Deia-k, berriz, Eliseo Gili egindako elkarrizketa bat zekarren titular honekin: "La opinión de los grafólogos sobre los grafitos de Iruña-Veleia es respetable pero irrelevante". Gilek beste idatzi bat eskegi du veleia.com blogean: En respuesta a la actitud libelática y persecutoria de ciertos medios de comunicación... (Artículo publicado en El Correo con fecha 2-Marzo-2010) "Cortinas de humo en torno a Iruña-Veleia".
Euskadi Irratian Arantxa Iturberen programan Iñaki Segurola filologoak hitz egin zuen gaiaz. Mihipekorik gabe jardun zuen faltsutasunaren alde. Hona audiotik ateratako esaldi batzuk:  "Diot lixtoegiek edo tontoegiek bakarrik sinets dezaketela Veleiako idazkunak hirugarren mendekoak direla". "Eta holaxe dena, hori da listopasauek eta tonto sinixkorrek jarri diguten zirkua, borondaterik onenarekin, jakina, ondare bat hazteagatik, hixtoria bat gizentzeagatik, gero ondare horren kudatzaile izateko, noski". "Imitatu nahi baldar ergel ia burloso horrek salatzen duela Veleiako zirkuaren ustela eta bide batez XXI mendeko giza klase baten barru ustela". Harrapa zak/n!!! Estimatzen dut Iñaki. Batzuetan informazio faltak edo alde bakarrekoak izateak horrelakoxe ondorioak izaten ditu. Nahi duanean hitz egingo diagu honetaz, Iñaki. Eskaera bat bakarrik: irakurri bestaldeko txostenak ere.

Nork: elexpuru.2010/03/04 00:35:24.003 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

2010/02/27 12:40:53.119 GMT+1

Grafologoak eta prentsa gezurretan ari direla erakutsi du Koen van den Driessche geologoak

Koenraad Van den Driessche geologo beljikarrak "Las mentiras que ventila la prensa sobre la supuesta inscripción posterior al pegado de la pieza 11429" izeneko lana argitaratu du zenbait blogetan. Bereizmen handiko argazkien bidez frogatu du gezurra dela pegamenduaren gainetik grafitatuta dagoela 11429 pieza, berriki Correo-k argitaratu duen bezala. Lurmenek bere egunean ateratako argazkietan garbi ikusten da hori.
Bestalde, Javier Vegas kazetari arabarrak betiko zorroztasunaz idatzi du bere 'arabaonline' blogean "Veleia y Montesquieu" artikulua.

Nork: elexpuru.2010/02/27 12:40:53.119 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (1)

2010/02/25 21:50:19.398 GMT+1

Roslyn M. Frank Doktorearen txostenak oso leku txarrean utzi ditu Diputazioaren grafologoak

Iowa-ko Unibertsitateko Roslyn M. Frank Doktoreak txosten luze eta zehatza idatzi du, Arabako Foru Aldundiak kontrataturiko grafologoen txostenak oso leku txarrean utziz. Entregatuta dago dagoeneko Gazteizko epaitegian. 118 orrialdeko lanean indargabetuta uzten ditu diputazioaren eskariaren neurrira egindako grafologia-lan kalifikaezinak.
Curriculum luzea du Roslyn M. Frank estatu batuarrak. Argitalpen-zerrenda ere bai, hainbat gai landu duelarik, euskararekin eta Euskal Herriarekin zerikusia dutenak asko. Nahiz eta asaba euskaldunik ez izan, oso ondo egiten du euskaraz, eta ezagutzen dugunok badakigu zenbat maite eta landu duen gure hizkuntza. Beste hamahiru hizkuntza ere ezagutzen ditu.

Nork: elexpuru.2010/02/25 21:50:19.398 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2010/02/24 22:17:29.495 GMT+1

Correo berriz ere grafologoen gezurrekin

Horrela dio gaur Arabako Correo-ren lehen orriko titular nagusiak: "Nuevas pruebas contra la mentira de Veleia". Joan den abendua ezkero epaitegian entregatuta omen dagoen txosten grafologikotik ostraka bat atera eta pegamentuaren gainetik grafitatuta omen daude letren istorioa kontatzen du. Txosten hori joan den azaroan filtratu zion Correori eta beste egunkari batzuei  Lorena Lopez de Lacalle Kultura diputatuak. Lehenago ere titular beretsuak eragin ditu txosten horrek, baina ikusten da aldian behin atera beharrean daudela txosten "berri" hori. Esan beharra dago oraindik defentsak ezin izan duela txosten hori eskuratu. Sinestezina baina egia.
Jar gaitezen Eliseo Gilen larruan. Hala ere ez du  humorea guztiz. galdu Hona hemen veleia.com gunean eman duen erantzuna:

"UN NUEVO EXITO CINEMATOGRAFICO. ( En respuesta al artículo publicado por El Correo con fecha 24/02/2010 )
Después del taquillazo de ‘Quítate tú p’a ponerme yo’, secuela de la imparable ‘Por que yo lo valgo’, coproducciones López de la Calle&Carrero nos sorprenden con un nuevo thriller ambientado en el affaire veleiense: ‘El día que los grafólogos dominaron la tierra’… recuerde: sólo en su medios de confianza.
¿Necesita Vd. expertizar sus antigüedades? ¿Quiere determinar la antigüedad de una inscripción? ¿Harto de esos sabios que sólo saben redactar informes ambiguos y de que su querella no prospere?
¡Olvídese de los costosos métodos fisico-químicos! Confíe en nuestro gabinete y, por el increíble precio que NO aparece en pantalla nosotros le garantizamos que va Vd. a poder poner como a un pulpo a su malvado favorito. Fantásticas conspiraciones puestas de manifiesto en torno al pegamento, risas aseguradas.
Bueno, señoras y señores, ¡¡¡un poco de por favor!!!!
Unas reflexiones a vuela pluma.
Una, miren Vds., para quien quiera escucharlo: recuerden que no soy, ni he sido un político, ni un cargo de la administración, de quien pudiera pensarse que lleva aparejado por su condición la carga de soportar insinuaciones, difamaciones, burlas y otras chanzas en los medios de comunicación. Este estilazo, con el que se me trata, impropio en mi opinión tanto de una prensa independiente como una institución pública, revela simplemente lo que yo interpreto como prepotencia y, en el fondo, inseguridad y desesperación. ¿Tanto miedo generan los informes científicos que hemos aportado? La respuesta recibida sólo ha sido ignorarlos y ‘contrarrestarlos’ con artículos de prensa rocambolescos. Como que se nota mucho…
Dos, vamos a ver; se supone que judicialmente la DFA tiene la custodia de los materiales en litigio y debe, en consecuencia, velar por la integridad de las ‘pruebas’. ¿Me pregunto cómo estarán tras el paso de los grafólogos del CSI? Siempre según esa prensa diríase que, para la elaboración de una simple pericial (otra más a cargo del erario público) encargada por la querellante, los objetos han sido manipulados a fondo, llegando así a ‘conclusiones’ que han sobrepasado en alcance a la de los mismísimos estudios físico-químicos de la Comisión Foral…¿Quis custodiet ipsos custodes? que decía Juvenal.
Tercero, ¿desde cuándo los grafólogos son especialistas en análisis micro-estratigráficos sobre material arqueológico? A mí personalmente me parece muy bien que cualquiera tenga opinión (mi madre también tiene una), pero que nos salgamos del tiesto y el grafólogo presuntamente dictamine sobre antigüedad o pruebas físicas es de muy mal gusto y que encima lo exprese presuntamente en un informe sobre grafología ya roza el esperpento.
No ha aparecido ninguna pieza pegada con inscripciones. Eso es una simple aberración. ‘Excavación-lavado-pegado’...nada escapa a ese simple guión.

Eliseo Gil Zubillaga 24 de febrero de 2010 16:35

Nork: elexpuru.2010/02/24 22:17:29.495 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (1)

2010/02/20 18:35:13.101 GMT+1

Oihartzun zabala Plataformaren agiriak

Euskadi Irratian egunean bertan eta hurrengo eguneko prentsan oihartzun handia izan zuen konbenioaz, hesiaz eta abar Plataformak ateratako agiriak. DNA, Berria, Gara eta Correo eta El Mundo-k jaso zuten, esate baterako.
El País-ek ere bai, baina oso modu zikinean, Txema G. Crespo kazetariak sinatuta. Titular honekin: "Amenazas al responsable de una 'web' que ha cuestionado los supuestos hallazgos del yacimiento romano -La Ertzantza ha abierto una investigación". Bertan Eliseo eta bere ingurua akusatzen dute ustezko eraso horretaz. Beherago dio, beste perla batzuen artean: "La plataforma reúne a personas de todos los ámbitos, excepto el académico, con especial presencia de miembros de la izquierda abertzale tradicional". Eliseo Gilek gutuna idatzi dio kazetariari eta el País-i Angulo Oscuro blogean.

Nork: elexpuru.2010/02/20 18:35:13.101 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2010/02/18 21:21:41.420 GMT+1

Sos-Iruña-Veleia herri-plataformak Zuzendaritza Plan Berria bertan behera uzteko eskatu du

Ondorengo agiria bidali du euskaraz eta gazteleraz, azkeneko gartakizunen harira:
SOS-IRUÑA-VELEIAk
ZUZENDARITZA PLAN BERRIA BERTAN BEHERA UZTEKO ESKATZEN DU

Irregulartasun berriak salatu eta bere kezka adierazten du hesi berri baten instalakuntza dela-eta.

3 kereiletatik bi artxibatu izana oso garrantzitsutzat jotzen du.

Iada 1.800 sinadurek plataformaren eskakizunak babesten dituzte.

Duela hilabete batzuk hiritar plataforma gisa elkartu ginen Iruña-Veleiako aztarnategian agertu ezohiko aurkikuntzen auzia argitzeko asmoz. Honako hiru gauza eskatzen genituen horretarako: piezen analitika berriak egitea grafito modernoak edo antzinakoak diren zehazteko, pertsona independienteek eramandako indusketa kontrolatuak egitea eta materialak babestuta egotea.

Mementoz 1.800 lagunek bat egin dute aipatu eskaerekin beren sinadura emanez. Sinatzaileen artean filologoak, historiagileak, arkeologoak eta gizarte arlo guztietako lagunak daude.

Gainera, bere unean aztarnategiaren arduradunen aurka aurkeztu hiru kereiletatik, bi artxibatu berri izan dira. Eusko Trenbide Sarearen kereila Audientzia Probintzialak behin betiko artxibatu zuen iragan urtarrilean, eta honi gehitu behar zaio Eusko Trenek aurkeztu kereila ere epaileak artxibatu duela orain dela egun batzuk.

Honek guztiak Foru Aldundiko arduradunei hausnarrarazi beharko lieke, baita tentuz jokarazi ere. Baina tamalez dakusagu berriz ere presaka eta gardentasunik gabeko jokaerekin, eta bidegabeak ere izan zitezkeenak, era “autistan” darraitela aurrera eta burututako ekintzen taktika zaharrarekin. Honakoak dira kezka handia sortu diguten azken jokabideetako batzuk:

·         Iragan azaroan eta urtarrilean bi filtrazio egin ditu bi egunkaritara, ustez faltsutasuna eta grafitoen egiletza frogatuko lituzkeen bigarren txosten grafologikoari buruz. Lehen filtraziotik hiru hilabete pasata, gaur oraindik alde salatuak ez du aipaturiko txosten horren edukia ezagutzen eta berriro ere botere mediatikoaren aurrean defentsarik gabeko egoeran dago. Gainera txosten horretako perituek piezak erabili ahal izan dituzte, gauza harrigarria gaia auzipean egonda… Beste aldeko perituei materialak erabili ahal izatea ukatu zaien bitartean.

·         Otsailaren 3an kultur diputatua Arabako Batzar Nagusien aurrean agertu zen, ustez UPV-EHUrekin sinatutako kolaborazio hitzarmenaren berri emateko. Esan beharra dago oso mintzaldi luzean ia ez zuela hitzarmenaren ezaugarriei buruz ezer aipatu, eta halaber ez du zehazten ez nork ez noiz sinatuta dagoen, kolaborazio horren inguruko funtsaz zalantzak dakartzana, zeina mementoz badirudi ez dela hitzarmena baizik eta ikerketa kontratua. Gainera agerraldia zuzendaritza plan berriaren gaineko propaganda egiteko erabiltzen du, gauzatze fasean dagoen eta udaberrira arte amaituko ez den arren. Bere azalpenean zenbait baieztapen zehazgabe eta hotsandiko egiten ditu, eta esaten digu orain arte egindako lan guztia txarto dagoela, trufatzeraino, esaterako “aztarnategian Walt Disney bat egin nahi zuten” bezalako esaldiak erabiliz, inolako frogarik agertu gabe eta Julio Nuñez (epaile eta onuradun auzi honetan) Eliseo Gilen antitesi eta benetako “aditu” gisa aurkeztuz, lekuz kanpoko eta auzo lotsa sortzen duen ekitaldi propagandistikoan. Gainera, Aldundiko maila altuko ordezkari bati eskatu behar zaizkion zehaztasun eta zuhurtasun barik eginiko iritzi eta baieztapenak dira. (Iraingarria da aurreko ekipoak garai hartako bizimodua eta pentsamoldea ezagutzearren, pieza guztien, txikiak baziren ere, azterketa zientifiko eta zehatzari lehentasuna eman dion bitartean, plangintza berriak 1.700 metro karratuko indusketa erraldoi eta harrigarria proposatzea, eta gainera aurrekoei ‘Walt Disney’-Veleia egin nahi dutela leporatzea).

·         Azkenik, egindako ekintzen politika nabarmendu beharra dago. Agerraldia berak eskatu baino bi hilabete baino beranduago egin zuen, Batzarretan eztabaida eta beharrezko onarpen formala saihestu nahian ote dabil? Behin eta berriz ari da ahalik eta lasterren eragin behar dela aztarnategia galdu aurretik, harriak iraungitzeari edota ebazpen judizialei beldur? Eta burututako ekintzen politikarekin jarraitzeko, jakin dugu agerraldiaren egunetan bi metroko altuerako hesi bat instalatzen ari zirela harresiaren kanpoaldeko potentzial arkeologiko altuko zonalde batean. Eta bitxia da bi orduko agerraldian ekintza hau azaltzea ahaztu izana, kezkaz eta ondoezaz betetzen gaituena, izan ere, derrigorrezko kontrol arkeologikoa eginda ere, ez dakiguna, oso zonalde sentsibleko segurtasun estratigrafikoa aztoratu ahal izan baitute, non dagoeneko ezohiko grafitoak azaldu diren eta non aire-argazkiak erakusten duen lurperatutako egituren dentsitate handia.

Hau guztia kontuan izanda, Iruña-Veleiarako proposaturiko plangitza berria berehala bertan behera uztea, gardentasun eza alde batera lagatzea eta grafitoen benetakotasuna edo faltsutasuna argitzeko behar diren analisi guztiak egitea eskatzen dugu. Auzi hau argitzea beste edozein plangintza berri baino lehenagokoa baita.

SOS IRUÑA-VELEIA PLATAFORMA HIRITARRA

Gasteiz, 2010eko otsailak 18

Nork: elexpuru.2010/02/18 21:21:41.420 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (1)


Estatistikak