Amama María Iriondo Azpiazu ia ez nuen ezagutu, berak ni bai, hiru urte neukala hil zen. Ezagutu ditut bere sei ahizpak, guztiak txikiak, ipurterreak, langileak eta fundamentu handikoak, irribarrea galdu gabe, jeniodunak beharrezko zenean.
Abuela Carmen Torrecilla Rioja gehiago ezagutu nuen. Hau ere txikia eta fundamentuzkoa, hamar seme-alaba aurrera ateratzeko modukoa. Etxean eta kanpoan lan mordoa egindakoa, beti umore onez, beti ingurukoak pozik edukitzeko ahaleginetan.
Udaberriak ekarri dizkit aurten ospelak. Urtero hatzamarretan ospelak irteten zaizkidanean, nire bi amonez gogoratzen naiz.
Beste denbora batekoak diruditen ospelek, elkartu egiten dute nirea den denbora hau, bestela bat ere zerikusirik ez duen amonen denborarekin.
Erantzunak
Wikipedian topau dot gamusinoen inguruko datu gehixau; euskaraz ba ote horixe esateko esamolderik=
Nork: Desplazatua.2008/03/31 20:26:47.599 GMT+2
http://goiena.net/blogak/marijo
—…egin zuen kalamatxinoak harrapatzeko plan bat.
Nork: Anjel.2008/04/01 09:05:05.381 GMT+2
Nork: A.Miranda.2008/04/01 19:34:05.606 GMT+2