Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/03/12 11:59:42.343 GMT+1

Liburuen mailegua

...eta kitto! aldizkarirako

 

Joan zen urteko San Juan egunean indarrean  sartu zen irakurketa, liburua eta liburutegiak arautzen dituen Legearen arabera, Administrazio publikoek herritarrok liburutegiak izan ditzagula bermatu behar dute. Horren helburua, pentsamenduaren eta kulturaren zabalkuntza sustatzea, informazioa ezagutza bilaka dadin, eta kultura eta ikerkuntza garatu daitezen. Ikusten denez, asmoak behintzat ez dira bat ere apalak.

 

Legeak ekarri zituen berrikuntzen artean, ezarri zuen oro har titularitate publikoko liburutegiek ez zutela liburu-egileen baimenik behar izango liburuak maileguan emateko. Hala ere, nahiz eta egileek baimenik behar ez, Legeak zioen maileguan emandako liburuengaitik egileek ordainsari bat jasoko zutela, kanon esaten zaion hori, eta saria egile-eskubideak kudeatzen dituzten erakundeen bitartez ordainduko zela. Ordainketatik salbuetsita geratzen dira 5.000 biztanletik beherako herrietako udal liburutegiak,  eta Espainiako irakaskuntza-sisteman sartuta dauden erakundeetako liburutegiak.

 

Salbuespen hauek kontutan izanda, duela bi aste jaso ditu CEDROk, eskubide hauek kudeatzen dituen erakundeak, lehen ordainketa: 1.300.000 euro, 2007 urtean Espainiako liburutegi publikoetan egindako maileguen truke. Hogei zentimo liburutegi publikoetan maileguan emateko erosten den liburu bakoitzeko. Nahiz eta ordainketa hori udalei egokitzen zaien, aurten Kultura-Ministeritzak ordaindu du, eta itxura denez, hurrengo urtean ere Ministeritzak zati bat ordainduko du.

 

Nork: elena.2008/03/12 11:59:42.343 GMT+1
Etiketak: mailegua liburua liburutegia legea | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Elena, zuk zer deritzozu gai honi? Nik dakidala liburutegi, idazle eta abar luzea dago liburutegietako kanonaren aurka. Egileak beraien lanagatik konpentsatuak izateko bide hau egokia ikusten duzu? Era bidezkoago bat aurkitu beharko zela uste duzu?

Nork: Txopi.2008/03/17 12:20:22.765 GMT+1
http://ikusimakusi.net/eu/

Aupa Txopi!

Zer deritzodan gai honi buruz? Ni maileguagatiko kanonaren aldekoa, egileari bere lana erabiltzeagaitik ordaintzearen aldekoa naiz. Uste dut lana dirutan ordaintzen den gizarte honetan, liburu bat maileguan irakurtzeagaitik egileari ordaindu egin behar zaiola, bere lanari esker irakurtzen dugulako.

Ordaintzearen aldeko izanda, pentsatzen dut kanon hori ez duela liburutegiko erabiltzaileak ordaindu behar, Administrazioak baizik. Herritarrari liburutegietako zerbitzua doakoa izatea bermatu behar zaio.

Denon artean ordaintzen dugula beraz, zerga bidez? Bai, errepideak eta ospitalak bezala. Baina sanitatea denon artean ordaintzeak ez du esan nahi medikuak ez duela bere lanarengaitik ordainik jaso behar.  Berdin idazleekin.

 

Nork: Elena.2008/03/27 15:38:58.191 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak