Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/01/30 13:45:47.509 GMT+1

Leireren memeari

 Lehenengo aldiz “meme” hori Iturriri irakurri nion. Zer zenik ere! Baina ez dezazun esan, Leire, bat, ez dizugunik irakurtzen, bi, ez dizugunik kasu egiten. Honatx:

 Bata: nire abizen bakoitiek euskal jatorria dute, bikoitiek jatorri errioxarra. Ama hizkuntza gaztelera dut, euskara, aita hizkuntza. Gustokoa dut gogoratzea nahasketaren ondorio naizela.

 Bigarrena: hogeitalau urterekin funtzionario izateari utzi nion borondatez.  

 Hirugarrena: urtean hamar bat egun beltz edukitzen ditut. Migrañak jota, ohean, isilpean eta ilunpean pasa behar ditudan egun horietan, denbora eta espazioa ez dira esistitzen niretzako. Bizitzaren zulo beltzak, esaten diet.

 Laugarrena: nire lehen umeaz erditu nintzen momentuan, ez nituen sekulako zoriontasuna eta maitasuna sentitu, demaseko harridura eta zalantza baizik.

 Bostgarrena: jendaurrean hitz egiteak ez dit eragozpenik sortzen. Ostera kosta egiten zait ilara batean, igogailu batean edo taberna batean ezezagun edo erdi-ezagun batekin berbetan hastea.

Eta memea bosti: Marijori, Mikel Irizarri, Gariri, Luistxori eta Mendigreeni.

Nork: elena.2007/01/30 13:45:47.509 GMT+1
Etiketak: meme migraña bost funtzionario kosta nahasketa erditu | Permalink | Erantzunak (4) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Christianek neuri, nik Katixari, Katixak Iturriri, Iturrik Leireri, Leirek zueri... Baina zeuk neuri, ez, ze ni igaro naiz jada katetik.

Nork: .2007/01/30 16:46:40.548 GMT+1

Kaixo Elena:

Mimea baino memea da hau.

Aio.

Nork: iturri.2007/01/30 18:29:40.144 GMT+1
http://www.eibar.org/blogak/iturri

Eskerrik asko, guapos, ikusten denez ez dut gehiegi asmatu :-)

Nork: .2007/01/30 19:27:21.718 GMT+1

Oso ondo Elena, esaneko neskia zara!

Nork: leire.2007/01/31 18:41:51.478 GMT+1
www.eibar.org/blogak/leire

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak