Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/01/13 22:24:11.665 GMT+1

Harakina eta ministrokeriak

 

Zapatu goizetan, merkatuan, Gotzon harakinak beti dauka berbaren bat erosle guztientzako, neretako beti ona. Okela ona eta tratu ona.

 

Atzo goizean oilasko-izterrak eta untxia erosi nahi nituen. Untxia oso gutxik erosten dugu Bixain harategian. Kanpokoren batek (hau da, Galizia edo Extremadurako jatorria duten emakumeak, Bergaran gutxienez hogei urte daramatenak, eta oraindik azentoan jatorria nabarmen erakusten dutenak), eta nik eta besteren batek.

 

Untxia gustatzen zait. Xerrazalea ez izanda, untxiaren zaporea gustoko dut, eta umeek ere ederki jaten dute. Gainera txikitatik jaten dut. Gogoan daukat Errioxako amona Carmen Torrecillak gure etorrera ospatzeko untxi bat edo bi akabatzen zituela, gero saltsan jateko.

 

“Ez daukat ezebe”, Gotzonek, “dana salduta”. “Ministroak urten zebanetik esaten konejua jateko, sekula baino gehixago saldu dot. Joan zan astian, inoiz baino gehixago. Gaur be, dana bukatu da, ez dago ezebe”.

 

Marka hau, ministroaren komentario tontoengaitik, hemendik aurrera goizago joan beharko merkatura, untxia bukatu baino lehen erosi ahal izateko.

Nork: elena.2008/01/13 22:24:11.665 GMT+1
Etiketak: ministroa harakina merkatua untxia | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Eta orain gehiagok erosiko dugunez... prezioa igoko da. :)

Nork: Josu.2008/01/14 01:42:49.894 GMT+1
http://eibar.org/blogak/josu

Elena, esteka hori ez dago ondo. Helbidean, http beharrean hhttp idatzi duzu. ;)

Nork: Josu.2008/01/14 01:43:52.045 GMT+1
http://eibar.org/blogak/josu

Eskerrik asko, Josu.

Zuzenduta.

Nork: Elena.2008/01/14 13:16:12.017 GMT+1
www.goiena.net/blogak/elena

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak