Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/04/13 15:55:08.455 GMT+2

Fitokiller

Azalea (ez aza-alea) eder bat oparitu zidaten orain hilabete inguru. Zuhaitz txikitxo moduko bat da, biribila, larrosa koloreko lorez beteta, ederra. Hementxe daukat bulegoan, leiho ondoan.

Oporretatik bueltan lore guztiak ximelduta topatu ditut. Hiru egunetan hortxe dihardut, ura bota eta bota, abisatu zidatelako azaleek ur asko behar dutela. Baina iruditzen zait alperrik nabilela. Ikutu orduko hostoak jasi egiten zaizkio. Pena, asko gustatzen zitzaidan nola alaitzen zuen bulegoa, loreak zabalik, bizi-bizi.

Bulegoan baita ere, leihoan dauzkadan zuhaiskak lehortu egin zaizkit. Guztiz kaka-kolore geratu dira, gezurra dirudi, horren beste euri eginda. Lankideen leihoetakoek berde-berde diraute.

Eta bart limoiondo zuhaitxo bat oparitu zidaten etxeko terrazan ipintzeko.

Pertsona ez-egokia landareez arduratzeko.

Nork: elena.2007/04/13 15:55:08.455 GMT+2
Etiketak: landare lehor azalea limoiondo | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Eskuzabalegia ote zera? Landareei lehorteak adina kalte egiten die uholdeak.

Ni oso zalea nintzen lehen, bonsai ederraskoak ere banituen, baina oporretan danak hiltzen zizkidaten nere zaintzaileek. Batzuk egarriz, eta beste batzuk itota.



Nork: Patxi.2007/04/13 18:50:48.412 GMT+2
http://patxitrapero.blogspot.com

Jarrai ureztatzen.  Hitz egin  zure loreei xamur-xamur, maitasunez.

Nork: Andoni Miranda.2007/04/13 18:52:38.595 GMT+2

Aupa, Elena

Azaleak asko gustatzen jataz, baiña gatxa da bizirik mantentzia.

Egixa da ur asko bihar dabela. Zuk beti laga ura patertxuan, azpixan. Eta osto barik gelditzen bada be, ez etsi, askotan barriro be urtetzen detse-eta.

A! eta ez ahaztu ongarrixa. Suertia desio detsut, ez da erreza izaten-eta

Nork: leire.2007/04/25 18:13:09.385 GMT+2
www.eibar.org/blogak/leire

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak