Asteleheneko Goienkarirako
"Banderak guztiok ordezkatzen gaitu.- Espainiako Gobernuaren ordezkariak, Paulino Luesmak, azpimarratu zuen bandera dela espainol guztiak batzen gaituen ikurra. Espainia bera eta bandera espainol guztiona delako, esklusibitaterik gabe, eta aldi berean, guztion ikur". Diario Vasco, 07-10-13.
Espainiako herritarrak batzen dituen ikurren bat aipatzekotan, nik ez nuke bandera aukeratuko. Eta baten ordez, bi azpimarratuko nituzke Espainiar guztien ordezkaritza seinalatzekotan: futbol selezkzioa ("la selección") eta Espainiako telebista kateak, publiko zein pribatuak. "La selección"en partiduak eta telebista espainolak dira, alde handiz, espainiar nortasunaren garatzailerik nabarmenenak, espainiar guztiak biltzen dituenak.
Ze bandera, ba tira, zuk jakingo duzu, irakurle, nolako erakarmena sortzen dizun. Espainiako eskuma eta ezkerraren artean, azkenaldian ikusitakoaren arabera, ez dirudi ikur paketsua denik. Nirea bai, zurea ez, nirea gehiago, harena ez. Harrotz eta inposatzaile gertatu zaigu aspalditik piperpotoa, hain beste, ezen legoko fitxetan horia eta gorria bata bestearen ondoan ikusterik ez dugun jasan; hain beste, ezen erropetan ere, horia eta gorriaren nahasmen txikiena agertzen zela, ez genuen erosten.
Gurean behintzat (ia) gehienontzat ez da ikur bandera famatua.
Baina "la selección"en partiduak? Zeinek ukatu Euskal Herriko kaleak husten direla bere partiduak ikusteko? Zeinek ukatu tabernetan elkartzen den jendetza futbol hori ikusteko, eta lotsa sentitu barik, jokaldiak miresteko eta gaitzesteko? Gogoa piska bat makillatuta, hori bai, euskaldun asko dagoela selekzioan eta animoa merezi dutela, etab. Futbola gustatzen zaigula-eta, eta horregaitik ikusten dugula. Aitzaki-maitzaki. "La selección"en partiduak futbol soila dira bandera hori-gorria trapu soil bat den moduan, hau da, bata ez da bakarrik futbola, bestea ez da bakarrik trapua.
Telebista espainola da espainiar guztien batasunaren beste eragilea, guztion ikur eta erreferentzia. Halako garrantzia du Espainia kontzeptuaren hezurmamitzean, gaur egun ez dudala ulertzen Felipe IIak nola eutsi zion inperioaren batasunari telebistarik gabe. Zer ez ote zukeen egingo telebistarekin! Ze, izango dugu hezkuntza sistema propioa, izango ditugu euskal komunikabideak, baina Espainiako telebistari esker, mundura Espainiatik abiatzen gara: Espainiako notizietatik, kotilleotik, kiroletik, mapatik...
Espainiako botereak badaki hori, eta maisuki erabiltzen ditu futbola eta telebista aberria egiteko. Banderarena amu hutsa da, bestearekin, orain arte bezala, konturatu ez gaitezen. Bitartean, jarraitzaile ugari izan zituen joan zen zapatuan "la selección"en telebistako partiduak, eta gaur gauean, "Mira quién baila".
Erantzunak
Nork: Patxi.2007/10/15 15:23:42.376 GMT+2
http://patxitrapero.blogspot.com
Nire lagun bati entzuna diot, sasoi hauetan futbolak hartzen duela gerretan ematen zen borroka sinbolikoaren rola.
Gutasuna definitzea oso garrantzitsua zen lehengo borroketan (baita orain ere) eta norbera zein bandotan zegoen adierazteko elementuen artean, uniformeaz gain, bandera zegoen.
Hortik sortu eta aideratu dira horrenbeste trapuzko ikur famatu horiek.
Gaur egun, aldiz, futbolak hartu ei du borroka sinbolikoaren zeregina eta oso ondo betetzen duela iruditzen zait.
Horregatik ez da hain kasualitatea Hispanitatearen egunaren bueltan eta espainiako futbol selekzioaren partida baten inguruko egunetan halako gaiak ateratzea blogetan (baita nirean ere: http://www.goiena.net/blogak/hamaika).
Besarkada bana.
Nork: futbol-ero.2007/10/15 17:04:36.668 GMT+2
Beraz, DNIxaz gaiñ, aitortu bihar dot español-española naizela! :-)
Nork: leire.2007/10/17 17:00:11.015 GMT+2
www.eibar.org/blogak/leire
Udako kontua da, baiña adierazgarrixa benetan. Gasteizen gertautakua, Alde Zaharrian, telebistia ixotuta eta Mundialeko, edo ez dakit Europako, txapelketako futbol partidua; Espaiñia eta Frantzia aurrez aurre. Taberna baten genden txikito bat hartzen eta beste bi gauza batera egitten: berba aldamenekuakin eta, zelan ez, partidua jarraittu, ziharka bada be.
Gure aldemenian hiru laguneko kuadrillia eguan gure Euskal Herrixa zapaltzen dittuan bi estaduen selekziñuak ikusten; ezkerreko jentia, abertzalia, herri kontzientziaduna... baiña subkontzientiak, askotan danoi pasatzen jakun moduan, moskanok edartu kendu otsezen.
Espaiñiako ez dakit zein jokalarik jaurti baloia porterixara eta ixa, ixa gola sartu. Hango diharrak eta ukabilkadak mostradore gaiñian akaberarik ez eken. Aspaldi esan eban batek: La reforma está consumada.
Leire, neu be espaiñola non, de la selección...
Nork: Alberto.2007/10/18 17:16:16.716 GMT+2
Bideoa youtuben
Nork: Marti(n).2007/10/20 20:28:51.995 GMT+2