Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2006/12/15 15:24:03.821 GMT+1

Ergatiboa

Umeak azkarrak dira (haztea tontotzea ote da?), eta segituan egiten dira egoeraren jabe. Egoerak eta pertsonak aztertzen dituzte, eta di-da batean ateratzen dituzte ondorioak.

Oierrek hartu digu neurria: ergatibo barik hasi da berbetan. “ni entzun dot”, “ni ikusi dot”. Hasieran izututa begiratzen genion: “zuK entzun dozu, Oier?”, “zuK ikusi dozu?”

Eta berak barre egiten zuen. Kasurik ez egitea erabaki genuen, baina berak, ergatibo bat jaten duen bakoitzean, gure begirada bilatzen du, eta barre egiten du. Bitxo halakoa!

Esandakoa, ume bakoitzak atentzioa deitzeko modu bat topatzen du: janaria, txiza, loa...  eta gureak ergatiboa aukeratu du. Bete-betean antzeman digu.  

Nork: elena.2006/12/15 15:24:03.821 GMT+1
Etiketak: ume ergatibo | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Guriak be metodo linguistikua aukeratu dau presiñorako. "No-no" esaten dau, ezetz esateko. Askoz gehixago ez daki erderaz, baiña horrekin nahikua daka bere aitta sutan ipintzeko. Ahalegintzen naiz nere su hori ez erakusten, baina... Ño! usten dot begixetan igartzen destala. Eta segi: "No-no!"

Nork: asier.2007/01/04 10:16:59.852 GMT+1
www.eibar.org/blogak/sarasua

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak