Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/03/27 22:46:54.193 GMT+1

Bizitza goruntz

 

Mikrokezka: Paulo semea kexaka etorri da, Tximeleta gozoki-dendan pipa-poltsa prezioz asko igo dutelako: 25 zentimotik 35 zentimora. Euro t’erdiko pagan asko igarri du igoera.

 

Mikrohistoria: Pauloren adina neukanean, 10 urte, pipa-poltsa 2 pezetatan erosten nuen (0,0120 €). Y el toro dijo al morir: siento dejar este mundo sin probar pipas Facundo.

 

Mikroekonomia: Ordutik hona, 1976tik hona, bizitzak % 888,8 egin du gora, Kontsumo Prezioen Indizearen arabera. Pipa-poltsak berriz, % 2.811,50.

 

Nork: elena.2008/03/27 22:46:54.193 GMT+1
Etiketak: bizitza kpi garesti pipa-poltsa gora | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Txarrena, dena igotzen dela esan eta trankil gelditzen garela da.

Nik 18 urte bezterik ez ditut eta pipen (beste edozen produktorekin berdin, argi dago zure paralelismoa) prezioaren gorakada handiak bizi izan ditut. Lehen koxkan 15pesetetan erosten genuen pipak, baina euroa eta tximeleta etorri bezain laster 30zentimora igo zuten prezioa.

Gogoratzen dut hau gurasoei esan ondoren beraiek txikitan 5 pesetekin erosten zutela esan eta barre egitea, baina nik ez nuen lehengo datuak nahi, nik pipa poltsa bat nahi nuen.

Ze suerte duen zezenak.

Nork: Demonocrazy.2008/03/28 11:44:09.682 GMT+1
http://www.goiena.net/blogak/demonocrazy/

Ikaragarri egin dau gora danak. Pipa paketiak asko igo dabela diñozu, eta gaiñera hórrek paketiok bolatxo hori bat euken, karamelozkua. Bola horren barrua bazan, premixua! beste pakete bat!
Kafiak be itzel egin dau gora. Hori da nere erreferetzixia.
Baiña soldatak? nun dagoz soldatak?

Nork: leire.2008/03/31 10:39:21.531 GMT+2
eibar.org/blogak/leire

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak