Bihar asteazkena, hilak 7, zine denboraldia zabaltzen dute Elgetako Espaloian, eta Frank Capraren "Arsenico por compasión":http://www.labutaca.net/films/29/arsenicoporcompasion.htm ematen dute. Urte mordoa da pelikula hori Donostiako Principalean ikusi nuela. Komedia atsegina da.
Joateko asmoa dudanez, kotxean hiru jarleku eskaintzen ditut baten batek Bergaratik Espaloirainoko txangoa egin nahi badu pelikula ikustera.
Eta zineaz gabiltzanez, inork badaki ezer Bergarako zine-aretoari buruz? Novedadesean ikusi neban azken pelikula Melinda & Melinda izan zen, eta gauzak dauden moduan, iruditzen zait zinearen etorkizuna Bergaran filme horren antzeko dilema izan daitekela: komedia, eta beraz Zabalotegiko areto triste hartan ikusiko ditugu pelikulak, edo tragedia, eta hortaz zine piska bat ikusteko kateak ipini beharko dizkiogu autoari (eginda nago elurretan zinera bidaia Elgetara).
Ez dakit ezta ere umeentzako domeketako zine saiorik izango den aurten Espaloian. Iaz umeak eramateko aitzakiarekin Chaplinen Tiempos modernos eman ziguten oparitan. Zelako aukera ederra pelikula ikusteko!. Iradokizunik onartzekotan: Disney eta enparauen artean sartu noizean behin bada be pirata, abentura eta mosketeroen filmeren bat. Eta baita be txikitan zine komikoa esaten genion horretako pelikularen bat. Umeak pozik, eta guraso hau, zoratzen. Eskerrik asko.
Erantzunak
Justu, bihar daukagu bilera Elgetako hainbat gurasorekin. Beraiek proposatuko dituzte filmak eta guk, ahal dela, ia lortzerik dugun.
Iaz, oso pozik geratu ginen parte hartzearekin. Familiako zineak funtzionatzen du eta zerbitzu on bat dela esaten digute gurasoek behin eta berriz. Aurten ere ez dugu hutsik egingo, beraz. Urritik abendura bitartean astero-astero botako ditugu filmak. Ia zure gustokoak ere badiren tartean, Elena.
Nagusien filmei dagokionez, urria-azaroa-abendua arteko filmak erabakita daude. Kuriosoa da, baina hori egiteaz arduratzen diren lagunak Eibartik eta Bergaratik heldutakoak dira. Elgetan bizi direnak eta zinezaleak. Ni ere amorruz nago film batzuk ikusteko. Han ikusiko dugu elkar.
Nork: Iban .2005/09/07 09:27:27.447 GMT+2
http://www.espaloia.com
Zelako ondo! Zuena bai zerbitzu publikoa!
Nork: Elena.2005/09/07 12:45:33.449 GMT+2
Kaixo, Elena!
Nik, ahal izanez gero, gustura hartuko nuke zure eskaintza. Klasikoak ikusteko aukerarik ia ez dago telebistan (azkenaldian La 2 eta ETB2 espabilatzen hasiak diren arren), zer esanik ez zinema emanaldietan!
Klasikoetaz ari garenez, esango dizut asko gustatzen zaidala zure blogaren headerra, hori bai dela film ona, "To be or not to be"! Espaloiendako iradokizuna hor doa!
Nork: Leire.2005/09/07 16:19:23.957 GMT+2
http://www.goiena.net/blogak/arrosaklatan
"Blogaren headerra" Leire! Geruza preteknologikoaren azpian, ikasle azkar bat! Primeran zinean topo egiten badogu. Kafea nire kontu.
Nork: Elena.2005/09/07 16:42:33.312 GMT+2