Zer da?
Akupuntura duela 2.500 urte sortu zen Txinan. Orratzen bidez akupuntura-puntuak ziztatzea da terapia horren muina. Txinako medikuntza tradizionalaren teorien arabera, giza gorputzak 2.000 akupuntura-puntu inguru ditu. Puntu horiek elkarrekin lotuta daude, eta gorputzeko neurotransmisoreetan eragina duten ezaugarri elektrikoak dituzte. Estimulatzen diren atalak, puntu txinatarrak dira. Puntu hauek gorputz osoan daude zabalduta. Hala, akupuntura-puntuak lotzen dituzten bideek gorputzak behar duen energia-fluxua sortzen dute.
Neurofisiologia, odol zirkulazio eta nerbio sistemaren ikuspegitik hauek dira akupunturaren funtzio garrantzitsuenak:
Terapia horren oinarrian zera dago: gizaki orok gorputzean Qi izeneko bizi indarra daramala. Energiari loturiko kontzeptua da eta bizitzeko ezinbestekoak diren hainbat jarduera gauzatzen ditu. Hala, desoreka bat ematean, bizi-indarra osatzen duten indar desberdin eta aldi berean osagarrien artean zerbait gertatzen da. Hau da, Ying eta Yang indarren artean desoreka sortzen da eta ondorioz, oreka berreskuratzeko terapia bat da akupuntura.
Akupuntura: eragina eta funtzioak
- Barruko organuetan dauka eragina
- Nerbio sistema indartzen du eta bere funtzioan eragiten du
- Burmuineko formazioan eragiten du eta harreman zuzena dauka beraz, organismoko funtzio guztietan.
