Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/03/06 10:00:34.739 GMT+2

Bigarren mahai-futbol masterra

Bigarren mahai futbol masterra BTLS7 joku automatikoak enpresak eta EHMFF taldeak egiten duten buruz buruko txapelketa da.

Finala Agorrosinen

BTLS7 joku automatikoak enpresak mahai-futbolak dituen taberna bakoitzean ligaxka bat egingo da eta bertatik irtendako 7 jokalari onenak, uztailaren 7an Bergarako Agorrosin kiroldegiko tabernan jokatuko den finalerako sailkatuko dira.

Ligaxka

Ligaxka horiek martxoan hasiko dira tabernetan, eta izen-ematea (doan) zabalik dago dagoeneko. Izen-ematearen azken eguna martxoaren 11n izango da. Hala ere, taberna berriren bat sartuko balitz, bertan txapelketa beranduago hasiko litzateke.

Saria

Txapelketako saria MERCEDES 400SE bat edo 5.000  euro izango da irabazlearentzako eta 5.000 euro irabazlea datorren tabernarentzako.



Helburua

Txapelketa honen helburua EHMFFk (Euskal Herriko Mahai Futbol Federakuntza) orain dela bi urte hasi zuen bideari jarraipena ematea eta Euskal Herri mailan mahai futbola bultzatzea izango litzateke.

Orain dela bi urte EHMFFk 60 pertsona eraman zituen Parisera munduko kopako txapelketa bat jokatzera, eta bertan ikusi genuen mahai futbolaren inguruan dagoen mugimendua. Bertan, mundu guztitik etorritako jokalariak ezagutu genituen eta jokalari horiek zuten maila izugarria zen. Momentu horretatik gure helburua, noizbait Euskal Herrian antzerako zerbait lortzea da, egunen batean bertako txapeldunen bat lortzea da. Joan den urtean 8 jokalari bidali zituen EHMFFk Las Vegasera eta beste 8 Parisera beste munduko kopako beste bi proba jokatzera eta gure asmoa aurten ere munduko kopako probaren batera joatea da.

Txapelketako arauak

  1. Txapelketa banaka jokatuko da.
  2. Partidak 11 goletara jokatuko dira, 6 goletara aldez aldatu beharko da.
  3. Gol bakoitzaren ondoren, gola jaso duenak aterako du bere erdiko jokalariekin.
  4. Pilota kanpora irtengo balitz, irtendako aldetik aterako litzateke.
  5. Pilota ate barrura sartu eta irtengo balitz, gol bezala kontatuko litzateke.
  6. Taberna bakoitzeko 7 jokalari onenak sailkatuko dira, BTLS7 II. masterreko finalerako.
  7. Izen-ematearen azkenengo eguna martxoaren 11n izango da, doan.

Nork: ehmff.2007/03/06 10:00:34.739 GMT+2
Etiketak: mahai-futbol-masterra | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak