Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/04/18 13:50:35.557 GMT+2

Open futbolin Villa Rock Bledo

Apirilaren 28an / 28 de abril

Bakarka / Individual

Izen-ematea / Inscripción: 5 EUR

Saria / Premio: Los 7 primeros se clasifican para jugar el open BTLS7 de futbolin en Bergara, el 7 de julio de 2007; el premio para el ganador y su bar es de 10.000 EUR o 2 Merceses.

Ordua / Hora: 16:00

Bikoteka / Parejas

Izen-ematea / Inscripción: 5 EUR

Saria / Premio:
1. 50%
2. 20%
3. 10%
Ordua / Hora: 18:00

Nork: uagirre.2007/04/18 13:50:35.557 GMT+2
Etiketak: open bledo | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/03/06 10:00:34.739 GMT+2

Bigarren mahai-futbol masterra

Bigarren mahai futbol masterra BTLS7 joku automatikoak enpresak eta EHMFF taldeak egiten duten buruz buruko txapelketa da.

Finala Agorrosinen

BTLS7 joku automatikoak enpresak mahai-futbolak dituen taberna bakoitzean ligaxka bat egingo da eta bertatik irtendako 7 jokalari onenak, uztailaren 7an Bergarako Agorrosin kiroldegiko tabernan jokatuko den finalerako sailkatuko dira.

Ligaxka

Ligaxka horiek martxoan hasiko dira tabernetan, eta izen-ematea (doan) zabalik dago dagoeneko. Izen-ematearen azken eguna martxoaren 11n izango da. Hala ere, taberna berriren bat sartuko balitz, bertan txapelketa beranduago hasiko litzateke.

Saria

Txapelketako saria MERCEDES 400SE bat edo 5.000  euro izango da irabazlearentzako eta 5.000 euro irabazlea datorren tabernarentzako.



Helburua

Txapelketa honen helburua EHMFFk (Euskal Herriko Mahai Futbol Federakuntza) orain dela bi urte hasi zuen bideari jarraipena ematea eta Euskal Herri mailan mahai futbola bultzatzea izango litzateke.

Orain dela bi urte EHMFFk 60 pertsona eraman zituen Parisera munduko kopako txapelketa bat jokatzera, eta bertan ikusi genuen mahai futbolaren inguruan dagoen mugimendua. Bertan, mundu guztitik etorritako jokalariak ezagutu genituen eta jokalari horiek zuten maila izugarria zen. Momentu horretatik gure helburua, noizbait Euskal Herrian antzerako zerbait lortzea da, egunen batean bertako txapeldunen bat lortzea da. Joan den urtean 8 jokalari bidali zituen EHMFFk Las Vegasera eta beste 8 Parisera beste munduko kopako beste bi proba jokatzera eta gure asmoa aurten ere munduko kopako probaren batera joatea da.

Txapelketako arauak

  1. Txapelketa banaka jokatuko da.
  2. Partidak 11 goletara jokatuko dira, 6 goletara aldez aldatu beharko da.
  3. Gol bakoitzaren ondoren, gola jaso duenak aterako du bere erdiko jokalariekin.
  4. Pilota kanpora irtengo balitz, irtendako aldetik aterako litzateke.
  5. Pilota ate barrura sartu eta irtengo balitz, gol bezala kontatuko litzateke.
  6. Taberna bakoitzeko 7 jokalari onenak sailkatuko dira, BTLS7 II. masterreko finalerako.
  7. Izen-ematearen azkenengo eguna martxoaren 11n izango da, doan.

Nork: ehmff.2007/03/06 10:00:34.739 GMT+2
Etiketak: mahai-futbol-masterra | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/01/26 11:59:33.088 GMT+1

Txapelketa: Pro Evolution Soccer 6

Eguna: 2007ko martxoaren 3a.
Ordua: 12:00etan.
Lekua: Biko taberna. Bergara.

Izen-ematea

Epea: 2007ko otsailaren 28an.
Inskripzioa: 10 euro.
Telefonoa.: 943 76 71 19 (Biko taberna), 943 76 42 31 (BTLS 7)

Sariak

1. saria: 400 euro
2. saria: 200 euro
3. saria: 100 euro

Txapelketako arauak

  1. Bakoitzak bere mandoa eraman beharko du. / Cada participante deberá traer su propio mando.
  2. Ezin da memory card-a erabili. / No se acepta la memory-card.
  3. Partiduak 10 minututara izango dira. 5 minutu parte bakoitza, atsedenaldirik gabe. / Los partidos serán de diez minutos en su totalidad, 5 minutos cada parte sin intermedio.
  4. Partidu bakoitzean hiru aldaketa egin daitezke. / Se podrá efectuar 3 cambios por partido.
  5. Jokalarien egoera topera egongo da denontzako, gezia gorri egongo da. / Los jugadores estarán en plena forma para todos, la flecha estará roja.
  6. Taldea aukeratzeko denbora minutu batekoa izango da. / La alineación inicial del partido tendrá una duración máxima de un minuto.

Nork: ehmff.2007/01/26 11:59:33.088 GMT+1
Etiketak: pes6 txapelketa | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2006/05/16 15:29:52.887 GMT+2

Floridako txapelketa bertan behera

Urretxuko Florida tabernan maiatzaren 19an jokatu behar zen binakako txapelketa bertan behera gelditu da.

Nork: ehmff.2006/05/16 15:29:52.887 GMT+2
Etiketak: hanburgo 2006 | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2006/05/09 12:41:43.404 GMT+2

Binakako mahai-futbol txapelketa

Eguna: Maiatzak 19, ostirala.

Lekua: Florida taberna, Urretxu.

Ordua: 22:00.

Izenematea: Doan.

Saria: Bi lagunentzako bidaia maiatzaren 25etik 28ra Hanburgoko txapelketara (NH Hamburgo City hotelean).

Nork: ehmff.2006/05/09 12:41:43.404 GMT+2
Etiketak: hanburgo 2006 | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2006/05/05 16:53:00.633 GMT+2

Hanburgorako sailkatzeko txapelketak

Biona (Arrasate)

Kixkor / Izotz (Aretxabaleta)

Hilbehera / Montecasino (Eibar)

Florida (Urretxu)

Erabakia: astelehenean Bergarako gaztetxean, 20:30ean.

Nork: ehmff.2006/05/05 16:53:00.633 GMT+2
Etiketak: hanburgo 2006 | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

2006/05/02 09:20:25.335 GMT+2

Hanburgorako kanporaketa

Hanburgo 2006rako mahai-futbol txapelketa: noiz, non, nola?

Erantzuna: astelehena 8, Bergarako gaztetxean.

Nork: ehmff.2006/05/02 09:20:25.335 GMT+2
Etiketak: hanburgo 2006 | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2006/05/02 09:08:25.493 GMT+2

Pariseko txapelketa

Zer egin dute EHMFFko ordezkariak PARISeko munduko mahai-futbol txapelketan?

Txori-Jaso 18; Ibon-Iban 16

Nork: ehmff.2006/05/02 09:08:25.493 GMT+2
Etiketak: paris 2006 | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2006/04/24 09:51:32.089 GMT+2

Jesus Garcia irabazle Bergaran

Mahai-futbol txapelketa jokatu zuten egubakoitzean Bergarako kiroldegiko tabernan. 24 lagunek hartu zuten parte txapelketan. Sei lagunetako lau taldetan banatuta egin zuten hasierako ligaxka eta modu horretan eta hamar golera jokatuta erabaki zituzten lehenengo kanporaketarako zortzi jokalariak.

Finalera Iñaki Jaso bergararra eta Jesus Garcia gasteiztarra iritsi ziren eta azken horrek eroan zuen bi lagunendako Parisera bidaia, 18-17 geratu eta gero.

Nork: ehmff.2006/04/24 09:51:32.089 GMT+2
Etiketak: paris 2006 | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2006/04/20 12:28:16 GMT+2

Pariserako kanporaketak

Banaka

2006-04-22. 17:00etan, Kamio tabernan, Pasaiantxon.

2006-04-21. 22:00etan, Bergarako Labegaraieta kiroldegian.

Binaka

Nork: ehmff.2006/04/20 12:28:16 GMT+2
Etiketak: paris 2006 | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)


Estatistikak