Harrigarria Zapateroren (Vota con todas tus fuerzas leloa ez da eskatologiko samarra?) eta Rajoyren (Con cabezón y coraza) ditxosozko debateak izan duen audientzia: 13 milioi El Debate Part Two delakoan.
Harrigarriagoa oraindik zer-nolako aurre eta post debateak izan ditugun. Analistoek bi hautagaien keinurik hutsalena ere aztertu dute, baina debateak aspergarriak izan dira, bizitasun gutxikoak, etengabe entzundako argumentuekin. 50 baldintza adostu omen dituzte alde bateko eta besteko aholkulariek (haien ikasgaia buruz ikastera mugatzen diren ikastunak dira hautagaiak?): 21 graduko tenperatura estudioan, aulkiak ez dakit zelakoak, plano hau bai eta beste hori ez, kronometratzaile ofizialak eta Manuel Campo Vidal eta Olga Viza zeremonia-maisu mutu gisa (noizean behin ikasleei isiltzeko agintzeko, besterik ez).
Bai, dena lotuegia eta inprobisaziorako tarterik ez. Zera falta izan da bakarrik: poligrafoaren erabilera; buruko eskanerra aurkariaz benetan zer pentsatzen duten ezagutze aldera; lo geratu diren ikusleak zenbatzea; eta, azkenik, dopinaren aurkako kontrola eta House doktorearen diagnostikoa, ZP (Gabon eta zorte on) eta Rajoy (Mi niña en el país de las maravillas) tipo fidagarriak diren jakiteko.
(Telebegi, Goienkaria)
2008/03/07 09:11:41.375 GMT+1
ZP vs. Rajoy: Pressing Catch motela
Nork: edu mendibil.2008/03/07 09:11:41.375 GMT+1
Etiketak:
rajoy
eldebate
manuelcampovidal
olgaviza
zapatero
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Idatzi artikulu bat