Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/11/23 10:42:22.805 GMT+1

Zorakeri dibertigarria

Fedearen eta kreditu txartelen antzera, umorea kontu pertsonala eta besterezina da. Barrea kutsakorra ere bada; halere, gerta daiteke norbera barrez lehertzen egon eta albokoak hienaren rictusa erakustea (edo aldrebes). Telebistaren helburu sanoetako bat badirudi barrea piztea dela, nahiz eta askotan emaitza hutsaren hurrengo izan.

Eguazten gauean zorakeri dibertigarri batekin topo egin nuen, TVE-2an: Muchachada Nui, Joaquin Reyesen saioa, aurretik Paramount Comedy katean ikus zitekeen La hora chanante-ren jarraipena. Estetika ederrarekin eta elkarrizketa eta egoera absurdoekin, momentu paregabeak ditu: Tita Cervera eta Rocotocloc, La leyenda de perro muchacho, Enjuto Mujamuto, El Bonico (del tó), Los Klamstein marrazki bizidunak...

Felix Linaresek zera frogatu zuen martitzenean: Francoren sasoian jatorrizko elkarrizketak aldatzen zituztela zentsoreek sarritan (Casablanca edo La dama de Sanghai filmak ekarri zituen gogora; Bogarten eta Orson Wellesen pertsonaiak Francoren etsaiak ziren zentsuraren galbahetik pasa aurretik). Oraingo errekurtsoetako bat (Muchachada-ko Mundo viejuno sailean moduan) zera da: antzinako irudiei (eta Franco berari, Noche Hachen) elkarrizketa zoroak gehitzea. Eskerrak Francok ez duen burua altxatuko.

(Goienkaria, Telebegi)

Nork: edu mendibil.2007/11/23 10:42:22.805 GMT+1
Etiketak: casablanca ladamadeshangai nochehache paramountcomedy muchachadanui joaquinreyes felixlinares lahorachanante | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak