Zodiac filmeko momentu batean, San Frantziskoko zine areto baten Dirty Harry filma ari dira ikusten protagonistetako batzuk. Clint Eastwoodek ezagun egin zuen pertsonaiaren sorreran zerikusi handia izan zuen Zodiac ezizenarekin 1970eko hamarkadan San Frantzisko izutu zuen saileko hiltzaileak. Baina Harryren metodoak ez ziren baliagarriak Zodiac harrapatzeko eta, beraz, haren kasua azaltzeko ibilbide luzeagoa –luzeegia agian; bi ordu eta erdi pasatxo– aukeratzen du David Fincherrek. Argi dago Seven filmaren zuzendariak gustuko dituela egoera eta pertsonaia ilunak.
Esan bezala, filma 1970eko hamarkadan girotuta dago eta San Frantzisko hiriaz gain,protagonismo berezia daukate Zodiac-ekin obsesionatutako ikertzaileek eta kazetariek. Polizien maila berean dira The San Francisco Chronicle egunkarirako lan egiten duten Robert Downey Jr. eta Jake Gyllenhaalen pertsonaiak, Todos los hombres del presidente filmeko protagonistak gogora ekarriz. Zodiac-ekiko obsesioa ordainduko dute protagonistek euren bizitzan, eta biktima kolateralak bilakatuko dira.
Istorioaren jatorrian hilketak egon arren, tentsioa baino erritmo lasaia da nagusi. Hippy mugimenduaren sorlekua izan zen hiri ederrean, ba omen zen arantzatxo bat, baina filmak ez ditu Zodiac-i buruzko zalantzak argitzen. Horrenbeste buelta ematea beharrezkoa ote zen galdetzen diozu gero zure buruari.
(Goienkarian argitaratuta)
PS (3). Irungo Txingudi aretotara bazoazte, aurreratu erlojua. Behin baino gehiagotan tokatu zait emanaldia agindutako orduan baino lehenago hastea.
2007/06/01 09:20:26.765 GMT+2
Zodiac
Nork: edu mendibil.2007/06/01 09:20:26.765 GMT+2
Etiketak:
robertdowneyjr
davidfincher
dirtyharry
todosloshombresdelpresidente
jakegyllenhaal
thesanfranciscochronicle
zodiac
clinteastwood
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (1)
Errenferentziak:
...www.enemigospublicos.es/">Enemigos públicos eta The hangover. Bost izar bakoitzari.PS (4). Eibarko Unzaga zine aretoa izan da ixten azkenetakoa. Ez nuen Zarauzko Modelo aretoa ezagutzen. Areto z...
Erreferentzia: Resacón en Las Vegas - Mathiasen kopilotua 2009/09/14 13:13:14.750 GMT+2
Idatzi artikulu bat