Hainbat aldaketa tarteko, Urrezko Baloia beranduago dator aurten.
Abenduaren 6an emango dute jakitera FIFAk eta France Football
aldizkariak boto gehien jaso dituzten hiru futbolariak eta sari banaketa
urtarrilaren 10ean egingo dute, Zurichen. Barcako Xavik irabaztea gauza
handia litzateke, taldearen termometroa izateaz gain, estilo baten
eredu ezin hobea ere badelako. Jokalari aparta, urtetan maila bikaina
erakutsi duena. Kontuak kontu, hauek izango dira Xaviren aurkariak
bozketan: Xabi Alonso, Dani Alves, Casillas, Cristiano
Ronaldo, Didier Drogba, Eto'o, Cesc, Forlán, Asamoah Gyan, Iniesta,
Júlio César, Klose, Lahm, Maicon, Messi, Thomas Müller, Özil, Puyol,
Robben, Schweinsteiger, Sneijder eta Villa.
Besteak beste, Piqué,
Diego Milito... eta Del Piero botatzen ditut faltan. Del Piero,
Juventuseko golegilerik handiena bilakatu delako eta klasea soberan
duelako, beste barik.
Zilarrezko Meloirako aurtengo hautagaiak izateko beste hauek batu
ditut, glory hunter baten laguntzarekin (thanks Herrman!!!):
Chygrynskiy, Ibrahimovic, Keirrison, Henrique, Kaká, De Mul, Chevantón,
Benzema, Arizmendi, Carleto, Marchena (badago zikinagorik?), De Jong (bai, badago... zoritxarrez, ai!), Metzelder
eta Raul (Schalke gizajoa!), Faubert, Diarra (Mahamadou zein Lass),
Babic, Pennant, Carrizo (ai, ai, ai!... ostia, ostiaaa! ufff!), Asenjo, Perea, Del Horno, Robinho eta Ronaldinho (Zipi
eta Zape), Macheda, Manucho Gonzalves, Luis García, Negredo, Brayan Angulo, Matías Fernández, Athleticeko hiru tenoreak (Zubiaurre,
De Zerio eta Castillo), Realean sufritu genituen Johnatan Estrada eta
Frank Songo'o eta, azken hautagaia: Juan Carlos Arteche (in memoriam).
2010/11/03 09:32:35.808 GMT+1
Zirrar... Zilarrezko Meloia!
Nork: edu mendibil.2010/11/03 09:32:35.808 GMT+1
Etiketak:
zilarrezkomeloia
ballond
francefootball
or
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (2)
Errenferentziak:
...ttp://goiena.net/blogak/edu/">Mathiasen kopilotua abenturak eta desbenturak 2011/11/03 15:01:44.511 GMT+1 Urteko Meloia Hemen da Zilarrezko Meloiaren VII. ekitaldia. Berlinen futbol-espioi lanetan daukadan agentearen az...
Erreferentzia: Urteko Meloia - Mathiasen kopilotua 2011/11/03 14:21:01.283 GMT+1
...tp://goiena.net/blogakk/edu/">Mathiasen kopilotua abenturak eta desbenturak 2011/11/04 09:01:44.511 GMT+1 Urteko Meloia Hemen da Zilarrezko Meloiaren VII. ekitaldia. Berlinen futbol-espioi lanetan daukadan agentearen az...
Erreferentzia: Urteko Meloia - Mathiasen kopilotua 2012/02/20 10:39:09.245 GMT+1
Erantzunak
http://www.youtube.com/watch?v=mT-XkEYLTIo&feature=fvst
Nork: pep.2010/12/02 11:08:25.695 GMT+1
Oso ona Evorena... Agian ez litzateke defentsa txarra izango Real Madrilerako edo... Igual Sergio Ramos kafrearekin bikote ona osatuko luke defentsa erdian... http://www.youtube.com/watch?v=VoiM4KNq9rY
Nork: edu.2010/12/03 00:19:22.906 GMT+1