Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/09/22 14:02:18.397 GMT+2

Zinekriptikak: The limits of control

Zinemazale askok kultuzko zuzendaritzat daukate Jim Jarmusch, azken urteotan ezer benetan aipagarririk egin ez duen arren. The limits of control Zabaltegin aurkeztu dute gaur, perlen sailean, nire ustetan perla etiketa handiegia geratzen bazaio ere. Tilda Swintonen pertsonaiak zera dio une baten: filmetan isilik geratzen diren pertsonaiak, ezer esaten ez dutenak atsegin dituela. Ikusitakoa ikusita (eta entzundakoa entzunda), Jarmusch beraren iritzia izan daiteke hori. Behin eta berriz errepikatzen diren esaldi eta egoera batzuk erabilita, pertsonaia misteriotsu baten joan-etorriak aurkezten zaizkigu, benetan zertan ari diren asmatu gabe. Woody Allenek Espainiako postala ekarri zuen iaz Zinemaldira, Vicky Cristina Barcelona, eta honako hau Jarmuschen postaltxo hispanikoa izan daiteke. Agian mezu kriptiko batzuk bidali izan dizkigu, batek daki, baina nik behintzat ez dut ezer ulertu. Oraingo honetan, Coffee&poxpoluak, besterik ez. Adar jotze galanta.

Nork: edu mendibil.2009/09/22 14:02:18.397 GMT+2
Etiketak: jimjarmusch thelimitsofcontrol | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Jarmusch-en oso zale den batek esan dit gaur gauza bera: adar jotzea zela filma.

Beste bi laguni ere ez zaie gustatu.

Akabo

Nork: iturri.2009/09/23 00:23:55.660 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak