Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/09/25 13:03:26.995 GMT+2

Zinekriptikak: La mujer del piano

Javier Rebollo zuzendariak zera esan du: La mujer del piano ez dela film kriptikoa, metaforikoa baizik. Pelikula sinplea eta argia dela gehitu du. Niri gustatu zait, nahiz eta ikusle askori sinpleegia eta aspergarria iruditu zaien. Interesarekin jarraitu dut Carmen Machiren pertsonaiaren gorabeherak; langile eta etxekoandre aspertu/frustratu baten rola jokatzen du. Bapatean etxetik alde egingo du eta dena oker ateratzen zaiola ikusten dugu, ezin duela ezta zigarro bat bakean erre. Baina berak aurrera jarraitzen du, gau bateko abentura bakartian, konplize bitxi bat aurkitzen duen arte. Harreman hori ere zapuztu egingo zaio. Bukaeran, Rosak mobiletik egindako erantzun gabeko deiei soluzio bikaina ematen dio zuzendariak, ikusleak ustekabean harrapatuz eta Rosaren pista klabe bat emanez. Ederra iruditu zait, era berean, planoen konposizioa eta filmaren amaiera gazi-gozoa. Carmen Machik filmean erregistro bakarra duela ere entzun izan diot norbaiti, baina nire ustetan destakatzeko moduko interpretazioa egiten du; isiluneekin ondo baino hobeto moldatzen dela erakusten du. Telebistan, Aida telesailean egiten duen rolaren guztiz kontrakoa. Ez litzateke harritzekoa izango filmak sariren bat eramatea biharko palmaresean. Ikusi behar.

Nork: edu mendibil.2009/09/25 13:03:26.995 GMT+2
Etiketak: carmenmachi javierrebollo lamujerdelpiano | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Kopilotu jauna: niri ez zitzaidan hainbeste gustatu. Luzeegia iruditu zitzaidan filma. 90 minutu gehiegizko dira horrelako planteamendu bati irtenbidea emateko.

Nork: iturri.2009/09/25 20:53:34.863 GMT+2

Aupa Iturri!

Ba Berria-ko Gontzal Agoteri ere ez zitzaion gustatu, eta gauza baten behintzat bat nator harekin: Irakeko gerraren erreferentziak eta Azoreetako argazki famatua jokoz kanpo daude. Anaiari ere aspergarria iruditu zitzaion eta zuk diozun moduan beharbada Javier Rebollok luzeegia egiten du planteamendua...

Sarien loterian zuzendari onenarena eraman du azkenean. Dena dela, hau baino film dezente txarragoak izan dira sail ofizialean... Bestetik, ez dakit ondo zein den sail ofizialaren helburua. Non geratu dira azken urteotan saritutako filmak? Eta pedrearik ere ez jaso ez dutenak? Tarantinok Malditos bastardos-en amaieran egiten duen su-zinematografikoan agian...

Nork: edu.2009/09/29 13:20:26.807 GMT+2
http://goiena.net/blogak/edu

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak