Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/09/19 12:56:17.596 GMT+2

Zinekriptikak: Inglorious basterds

Western onen nolabaiteko kutsua hartu diot Tarantinoren azken filmari, atzo Donostian aurkeztu zuen Inglorious basterds pelikulari. Zinemagile aparta da Tarantino, biolentzia eta umorea primeran uztartzen dakiena. Naziek Frantzia okupatu zuten urteetan kokatu du Malditos bastardos eta berriro ere elkarrizketa biziek, eszena biolentoek, zaindutako soinu bandak eta umore beltzak protagonismoa hartzen dute. Film osoan zehar harrapatzen zaituen zuzendari horietako bat da Quentin Tarantino; tentsioari eusten dio 153 minututan zehar eta ederki lotzen ditu istorio ezberdinak. Bereziki hasierako eszenan, tabernako tiroketan eta musikaren erabileran (spaguetti westernei omenaldi moduko bat?) hartu diot western kutsua filmari. Egunen baten western bat filmatuko du Tarantinok eta orduan ere aho zabalik utziko gaitu haren jarraitzaileoi. 

PS. Estimatzekoa Tarantinok hizkuntzekiko erakutsi duen sentsibilitatea. Alemana, ingelesa, frantsesa eta italianoa hitz egiten dute aktoreek. Hauen artean aipamen berezia Christoph Waltz (aktore onena Cannesen) eta amerikano-txikletiko guztiz dibertigarria hitz egiten duen Brad Pitt bastardoarendako.

Nork: edu mendibil.2009/09/19 12:56:17.596 GMT+2
Etiketak: tarantino malditosbastardos quentin ingloriousbasterds | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak