Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/09/23 12:28:41.173 GMT+2

Zinekriptikak: Hadewijch

Julie Sokolowski aktore gaztearen interpretazioa saritutakoen artean egon liteke aurten. Behin baino gehiagotan salatu izan da epaimahaiburuaren eragina azken erabakietan, eta aurtengoa frantziarra da, Laurent Cantet zuzendaria. Ministro baten alabaren rola jokatzen du Sokolowskik. Antza, hain lanpetuta egonik, ministroa eta haren emaztea ez dira konturatzen psikiatra baten beharra duela alabatxoak, eta mojen komentu batera joaten uzten diote. Baine Céline bota egiten dute handik, mistikoegia delako agian. Pariseko kanpoaldean bizi den mutil etorkin bat ezagutuko du; harreman berezia piztuko da bien artean, sexurik gabekoa, neska zintzoak hala nahi duelako. Itxura baten, integrismo katolikoak eta fundamentalismo islamikoak bat egingo dute, baina hori atentatu baten bidez sujeritzen digu Bruno Dumont zuzendariak eta ondoren neska komentura itzuli dela ikusten dugu. Hori gutxi balitz, filmean batere garatua ez dagoen ustezko gaizkile izandakoa, komentu ondoan lanean formalduta dabilena, neskaren salbatzaile gisa azalduko da... Amaiera miraritsua film geldo eta aspergarri batendako. Nire gusturako isilune gehiegi dago filmean, musika ere isiltzeraino... Amen.

Nork: edu mendibil.2009/09/23 12:28:41.173 GMT+2
Etiketak: hadewijch brunodumont juliesokolowski | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak