Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/09/21 08:00:34.621 GMT+2

Zinekriptikak: El secreto de sus ojos

Batez ere filmaren lehenbiziko zatian barre algarak piztu ditu El secreto de sus ojos filmak, pertsonaien arteko elkarrizketa biziengatik, argentinarren umore fin horrengatik. Ordura arte filma oso ondo dago, baina bigarren zatian beherakada nabaria jotzen du, nahiko sinestezina den amaiera batera heldu arte. Epaitegi bateko langile erretiratu bat (Zinemaldian doblete egin duen Ricardo Darín aktorea) eta haren lankide izandakoa (Soledad Villamil) dira protagonista nagusiak, tartean biek elkarrekin lan egiten zuteneko sasoian argitu gabe geratu zen hilketa bat dagoela. Bien artean gauzatu gabeko tentsio sexuala ere hor dago... Behin eta berriz denboran atzera eta aurrera eginez (1974ko Argentinatik gaur egungora arte), justizia sistemaren ustelkeria agerian geratuko da, besteak beste. Baina filmeko azken zatia luzeegia gertatzen da eta ordurako faltan botatzen dugu Guillermo Francellla sekundarioaren lan bikaina. Guztiz maitagarria haren pertsonaia, Sandoval zurrutero eta lagun leialarena.

PS. Futbolazaleondako (eta zinemazaleondako) Racing de Avellanedaren estadioan filmatutako plano sekuentzia luzea da momenturik ederrenetakoa. Zoragarria.

Nork: edu mendibil.2009/09/21 08:00:34.621 GMT+2
Etiketak: ricardodarin guillermofrancella soledadvillamil racingdeavellaneda elsecretodesusojos | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak