Zorionez, lehiaketatik kanpo ekarri du Fernando Truebak El baile de la victoria, Oscarretarako Espainiako hautagaien artean dagoena. Aurtengo zinema uztaren gainean datu kezkagarria izan daiteke, benetan aspergarria baita Truebaren filma. Antonio Skármeta idazle txiletarraren (El cartero y Pablo Neruda) izenburu bereko nobelan oinarrituta, Txileko demokraziaren hasierako urteetan, hiruko bat da protagonista: kartzelatik atera berri den banku-lapur ospetsu bat izandakoa, kartzelan egondako gazte bat eta azken honen lagun bat, bailarina mutu bat, Victoria izenekoa. Angel Santiago gaztea film osoan, 127 minututan, tabarra ematen ari zaio lapur beteranoari, azken kolpe bat eman dezaten animatu nahian. Eta, noski, bere dantzari maitalearen ametsa gauzatu arte ere ez da geratuko. Enfin. El baile aburridísimo de la victoria.
2009/09/20 08:18:33.523 GMT+2
Zinekriptikak: El baile de la victoria
Nork: edu mendibil.2009/09/20 08:18:33.523 GMT+2
Etiketak:
elbailedelavictoria
fernandotrueba
antonioskarmeta
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Idatzi artikulu bat