Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/09/23 18:14:03.671 GMT+2

Zinegramak: Tiro en la cabeza

Ausardia, gutxienez, aitortu behar zaio Jaime Rosalesi. La soledad film bitxia (eta ederra) bazen, Tiro en la cabeza-rekin marka guztiak hautsi ditu planteamenduari dagokionez. ETAren gaiari heldu dio gainera, eta onik atera da. Inoiz ikusi dudan filmik ausartenetakoa da, elkarrizketarik ez dagoelako. Etxean, lanean, lagunartean ikusten ditugu protagonistak, baina ez dakigu zertaz hitzegiten duten. Zaratak, zurrumurruak, trafikoa entzuten dugu bakarrik. Eta hitz bakarra film osoan: "Txakurrak!". Polemika ekarriko du filmak eta ikusleak uxatuko ditu ziurrenik. Ni kieto egon nintzen eserlekuan, adi pantailan zer gertatuko zain. Niretako horixe da film bat gustatu zaidan jakiteko termometrorik fidagarriena.

PS. (...) Durante muchos años, los etarras cometieron crímenes. Ahora cometen crímenes absurdos. Cada uno de sus asesinatos conlleva, ademas del dolor de siempre, el desaliento de los actos estériles. (Olvido. Enric González. El País. Irailak 23, 2009).

Nork: edu mendibil.2008/09/23 18:14:03.671 GMT+2
Etiketak: lasoledad jaimerosales tiroenlacabeza enricgonzalez | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak