Nire lagun baten arabera, garai batean zinemarik onena Italian egiten zen. Gaur egun, berriz, gauza interesgarri gutxi dator handik. Erromatar Inperioaren erorketa nonbait. Garai oparoagoak gogoratzeko eta sail ofizialeko drametatik ihes egiteko aitzakia ezin hobea da Mario Monicelliri eskainitako zikloa. Guardie e ladri filmarekin barre egitea ez da zaila. Momentu antologikoak ditu: hasierako pertsekuzioa (comic, marrazki bizidunengandik hurbil), Toto handiak San Antoniori loreak lapurtzen dizkionean edo bi protagonistek, bata bestearen etxetik, telefonoz hitz egiten dutenean. Bravisssimo, Monicelli!!!
2008/09/21 21:34:08.558 GMT+2
Zinegramak: Guardie e ladri
Nork: edu mendibil.2008/09/21 21:34:08.558 GMT+2
Etiketak:
mariomonicelli
guardieeladri
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Idatzi artikulu bat