Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/09/22 12:37:14.184 GMT+2

Zinegramak: Genova

Zoritxarrez (edo zorionez; hor dago, zain) ez dut Michael Winterbottomen filmografia osoa ezagutzen. Edozein modutan, haren film bat dago nire kuttunen artean: Wonderland. Gogoa neukan Genova ikusteko. Istripuan hil eta gero, emaztearen hutsuneari egin beharko diote aurre irakasle batek eta haien bi alabek. Horretarako, Genovara joango dira. Ohi duen moduan musika ederto erabilita, aurrera egiteko familiaren adorea, alabatxoaren mamuak eta hiria bera erakusten ditu zuzendariak, dotore. Aktore guztiak daude ondo baina aipamen berezia merezi du alaba txikiak; haren garrasiek eragindako mina barruraino sartzen da.

Nork: edu mendibil.2008/09/22 12:37:14.184 GMT+2
Etiketak: wonderland michaelwinterbottom genova | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak