Ez dut sail ofizialeko film guztiak ikusterik izan baina ziur naiz txarrenen artean egongo dela El nido vacío. Filmeko gauzarik onena kartela agian… Idazle baten krisialdia kontatzen zaigu, emaztearekiko dituen zalantzak tartean. Neurologo baten laguntzarekin (¿) saiatuko da irtenbidea bilatzen, ordura arte galdutako aukerak berreskuratzen, ametsak egi bihurtzen, alabek etxean utzitako hutsunea betetzen. Protagonista nahiko patetiko azaltzen bazaigu, oraindik une patetikoagok ditu filmak: Ravelen boleroa-rekin merkatal gune batean ikusten dugun koreografia, aireportukoa edo emaztearen nobioa izandako ustezko kantari batek eskaintzen dion kantua. Negargarriak, barregarriak. El nido vacío, film hutsa.
PS. Gauza xelebreagoak saritu izan dituzte Zinemaldian. Daniel Burmanen filmean Jorge Drexlerren bi kantu azaltzen dira. Drexlerren bikotea epaimahaiko kidea da. Baina ez noa gaizki pentsatzera…, are gutxiago Leonor maitiarengandik.
2008/09/26 13:21:46.481 GMT+2
Zinegramak: El nido vacío
Nork: edu mendibil.2008/09/26 13:21:46.481 GMT+2
Etiketak:
danielburman
marlango
elnidovacio
jorgedrexler
leonorwatling
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Idatzi artikulu bat