Ikusitakoa ikusita, badira sailkatutako zenbait aktore. Ulrich Thomsen dugu horietako bat: nolabait burutik jotako pertsonaiak agintzen dizkiote askotan. Kristian Levringek sail ofizialera ekarritako honetan ere horrelako rola egiten du. Bere buruari agindutako pilulak hartu ahala, gaiztotzen doa gainera. Eta, aldi berean, filma okertzen doa, domeka arratsaldetan telebistan botatzen dituzten telefilmeen traza hartu arte. Niri behintzat nerbioetatik jartzen didate horrelako filmek. Pilula bat hartuko dut.
PS. Hurrengo baten, Sting musikariaren biopic baterako aktore aproposa izan daiteke Thomsen.
2008/09/20 12:52:21.584 GMT+2
Zinegramak: Den du frygter
Nork: edu mendibil.2008/09/20 12:52:21.584 GMT+2
Etiketak:
dendufrygter fearmenot
ulrichthomsen
zinemaldia
kristianlevring
sting
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Idatzi artikulu bat