Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/09/19 13:46:14.317 GMT+2

Zinegramak: Asbe du-pa

Samira Makhmalbafen filma izan da Zinemaldiko sail ofizialeko lehena. Iranetik eta inguru hartatik datozen filmak oso estimatuak izaten dira antolatzaileen eta hainbat kritikariren partetik. Istorio honendako luzemetraia luzeegia geratzen da... Irango bizilagunen eta haurren egoera latzak ez du ezinbestean film on bat ekartzen. Ikusleoi sufritzea tokatzen zaigu oraingoan; erritmo geldoa, sinbolo ugari eta asperraldi ona. Onena, umeen borroketako irudiak. Txarrena, horrelako filmak saritzen dituztela askotan.

Nork: edu mendibil.2008/09/19 13:46:14.317 GMT+2
Etiketak: two-leggedhorse du-pa samiramakhmalbaf zinemaldia asbe | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Edu, aurtengo sex-symbolari ez dotsazu euskarazko galderarik egingo? Javier Bardemekin ikusten badozu, edo harekin egoten bazara, kontatu, eh?

Nork: Elena.2008/09/20 21:08:12.193 GMT+2

Kaixo Elena,

Ba ez nuen sex-symbolik harrapatzerik izan... Kauen! Edozein modutan, Woody Allenek Donostian filmatzearekin mehatxatu egin du... Ai ama! Beldurrez nago Arzak eta Donostiako bestelako ikonoak pantaila handian imajinatzearekin bakarrik. Horrela balitz, euskal zinemari eskainitako egunean programatuko dute Woody hurrengo urtean?

Nork: edu.2008/10/02 16:40:33.357 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak