Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/09/27 13:45:57.268 GMT+2

Zinegramak: Aruitemo, aruitemo

Ummmm… Bazkari goxo bat gertatzen dihardutela hasten da Auritemo, auritemo film japoniarra. Eta horrek nolabait laguntzen du etxeko giroan sartzen, ikusleak ere gonbidatuta baleude hartzen. Gaur egun Japongo familia baten gorabeherak (sekretuak eta ezkutuko kontuak tartean) kontatzen dizkigu Hirokazu Kore-Eda zuzendariak, erritmo lasaian, belarrira xuxurlatutako kontuak bailiran. Yokohaman filmatutako istorioa ei da, eta japoniarrek hain gustuko dituzten detaile txikiekin eta kondaira zoragarri horiekin gozatzeko aukera dago. Tximeletek eta hildakoek badute protagonismo berezia... Amaiera gazi-gozoa, dotorea dauka filmak eta gertukoren bat hil aurretik harekin egin beharreko gauzen garrantziaz ohartarazten digu.

PS. Bi ordu barru jakitera emango dute aurtengo palmaresa. Japonetik datorren zinema izan da aurten protagonista nagusietako bat, Japon beltzean sailarekin; sarietan ere protagonismoa izaten jarrai dezake.

Nork: edu mendibil.2008/09/27 13:45:57.268 GMT+2
Etiketak: unespanolenjapon hirokazukore-eda stillwalking aruitemoaruitemo japonbeltzean | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak