Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/05/22 08:37:23.713 GMT+2

Zap... zap... publi!

Ikusle askok publizitate tarteak aprobetxatzen dituzte zapping egiteko, komunera joateko, jateko, seme-alaben arropa plantxatzeko, bikotekide edo maitaleari SMSak bidaltzeko...
TVEn, udazkenetik aurrera, ez dute horretarako aukerarik emango. Krisia medio, zap... zap... Zapateroren gobernuaren asmoa zera da: kate pribatuek eta telekomunikazio enpresek canon bat ordaintzea aurrerantzean. Pribatuek, berriz, kirolei eta AEBetako filmei dagokienez mugak exijituko dizkiote TVEri. Egoera berria izango da. Zenbaitetan, laguntzen duten saioa baino interesgarriagoak izaten dira iragarkiak. Hainbat pieza eder badira orain: Renaulten furgoneta zaharrarena; Canal Pluseko hippyena (zein onak izan diren beti kate horren promoak); Heineken garagardoarena (neskak arropa miresten eta gizonak, hozkailuan diren garagardoak); Audirena, San Frantziskoko eskiatzailearena (produktua erakutsi beharrik ere ez dute marka handienek)... Sormena behintzat ez da krisian, zorionez. Zap... zap... publi! 

(Telebegi, Goienkaria)

Nork: edu mendibil.2009/05/22 08:37:23.713 GMT+2
Etiketak: tve heineken canalplus renault audi | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak