Nire beste debilidadetako bat: igerilekuak. Piszinikola izan naiz betitik, eta heldu da por fin! bainujantzia eta txankletak janzteko ordua. Bueno, orain arte ere hartu dut txapuzoi bat edo beste… Aurreko martitzenean, Bruce Zipristinen zain nengoela, Udalako igerilekuan egon nintzen, Arrasaten. Beti esan izan dut hura dela Europako igerilekurik onena, baina ekainean, Suitzan, beste piszina zoragarri batekin egin nuen topo. Txoko honetara hurbiltzen zaretenoi, gomendio bat: Suitzara joateko zortea baduzue, eta Nyonetik (Ginebratik oso gertu) igarotzen bazarete, ez galdu aukera hango piszinan bainua hartzeko. Bide batez, Lehman lakuko uretan ere murgildu ahal izango zarete... Igerileku mun-di-a-la da benetan. Hor duzue han atera nituen argazkietako bat.

Eta Suitza garestia dela? Ez behintzat igeri egitea… Nyongo piszinan 7 franko kobratu zidaten sarrera. Hemengo igerilekuetako batzuk dezente garestiagoak dira... Besterik gabe, ondo-ondo pasa oporretan eta beste bat arte. Orain, uretara! Gora txankletak! Oinak askatu!
Idatzi artikulu bat