Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/01/15 14:01:56.831 GMT+1

Una verdad incómoda

Ostegunean film guztiz gomendagarri bat ikusi nuen Arrasaten: Una verdad incómoda.

Aldaketa klimatikoaren ondorio beldurgarriez ohartarazten digu Al Gorek. George Bush juniorrek 2000ko hauteskundeak irabazi (¿) zituenean, demokraten hautagaia zen Al Gore; filmean tele-predikari baten itxura dauka baina sinesgarri agertzen da. Ebidentzia kezkagarriekin batera, bere ibilbide politikoko eta familiako kontuak tartekatzen ditu Al Gorek; hauteskunde haiek galtzea kolpe gogorra izan zela aitortzen du. Ironiarako tartea ere badago: "AEBko etorkizuneko presidentea nintzen garai baten", esanez aurkezten du bere burua jendaurrean. Modu didaktikoan, grafiko eta irudi ikusgarriez lagunduta, etorkizun beltza iragartzen du Gorek. Una verdad incómoda beldurrezko thrillerra dela esango nuke.

Klima aldaketarena egi desatsegina omen da zenbait agintarirentzat, hortik filmaren izenburua. Canneseko Zinema Jaialdian aurkeztu zuten, baina gure artean behintzat, tamalez, ez da film ikusienen zerrendara iritsi. Guztion onerako eta kontzientziaziorako interesgarria litzateke filmak ahalik eta zabalkunderik handiena izatea. Oraindik egoera zuzentzeko garaian omen gaude.

PS (2). Arrasateko Amaia Udal Antzokia primeran dago. Hala ere, ateei malgukiak jartzea ez legoke gaizki. Berandu iristen direnen danbatekoak entzutea gogaikarria da benetan. Una puerta incómoda.

Nork: edu mendibil.2007/01/15 14:01:56.831 GMT+1
Etiketak: algore aldaketaklimatikoa anincovenienttruth amaiaudalantzokia cannes thrillerra | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Asteon entzun dut aldaketa klimatiko horren kontura, AEBn ari direla zientzilariak esaten, han gertatzen ari diren klima aldaketek ez dutela zerikusirik berotegi efektuarekin, edo Al Gorek bere filmak azaltzen dituenekin. Telebistan ikusi nuen asteburuan itzelezko aldaketak daudela AEBko estatu batetik bestera, eta ez dabakarrik milaka km daudelako! Baina, zu, ez dela kutsadurangatik ezta gizakiak eragiten dituen bestelako kalteengatik! Hala diote hango zientzialariek! Horrela bada, zuk diozun moduan (filma ez ikustea hobe delako, gutxiago jakingo dugulako), danok trankilago.

Nork: Desplazatua.2007/01/16 19:54:32.793 GMT+1
http://www.goiena.net/blogak/marijo

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak