Joan dira Gabonak eta haiekin batera Erregearen urteroko entziklika (ETBko audientziari erreparatuta bietako bat: uste baino monarkiko gehiago dago gure artean edo zori txarra: ziri ona sartu digute audimetroekin), jostailuen eta kolonien iragarkiak (TVEn betiko, antza) eta Gabon zaharreko saio festiboak, iraungitze-data dutenez urtero errepikatzen dituztenak.
Futbolzaleondako, Ingalaterrako ligak etenik ez izatea izan da Gabonetako albiste pozgarrienetakoa aurten ere. Ustezko izarren ligak atseden hartzen duen bitartean, erritmo frenetikoan murgiltzen dira Ingalaterran. Teledeporten bikain jarraitzen dituzte hango partiduak, eta Jose Manuel Díazek eta Petón-ek badute zerikusia horretan. Hango liga eta kopako partidu biziak eskaintzeaz gain, Premier TVk landutako (eta zaindutako) erreportaje bitxi eta bestelakoak helarazten digu Díazek. Aurten, futbolarien Gabonetako agurrak zintzo-zintzo itzultzeraino iritsi da Díaz esatari sinpatikoa. Ezin gehiago eskatu.
(Telebegi, Goienkaria)
2010/01/08 10:11:52.597 GMT+1
The show must go on
Nork: edu mendibil.2010/01/08 10:11:52.597 GMT+1
Etiketak:
josemanueldiaz
teledeporte
premierleague
peton
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Idatzi artikulu bat