Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/01/30 09:47:11.636 GMT+1

Tengo una pregunta

Atsedenaldian 0-5 galtzen joan eta artean, aldageletan, bere jokalariei animuak ematen dizkien entrenatzaile horietako bat ematen zuen Zapaterok astelehenean, Tengo una pregunta para usted saioan. Krisia izan zen protagonista nagusia eta we can, podemos, consumamos eta antzeko mezuak eman zituen ZPk.

Kongresuan izaten dituzten eztabaida aspergarriak baino interes handiagoa piztu du saioak. Audientziari erreparatzea baino ez dago (6,5 milioi ikusle astelehenean, orain arteko errekorra). Apaiz batek galdera bota baino lehen, umore puntua erakutsi zuen ZPk (Esto se anima..., esan zuen); armen salmentaren gaineko galderarekin, berriz, estu jarri zuten presidentea eta serioago jarri zen; Down sindromedun neska azkar batek, Izaskunek, ZPri curriculuma emateko aprobetxatu zuen saioa; Portugaleteko Begoña izeneko andre batek, lotsagabeki, interes berezia azaldu zuen Jose Luisen eta Sonsolesen oheko kontuekin (¿De qué hablan al acostarse?); eta Reyesek bere enpresaren egoera larriaren berri eman zion. Zer egiten duzue?, ZPk. Emergentziazko argiak, Reyesek. Piztu itzazue denak, faborez, izan zitekeen ZPren erantzuna, dramatismo apur bat kentzeko.

(Telebegi, Goienkaria)

Nork: edu mendibil.2009/01/30 09:47:11.636 GMT+1
Etiketak: lorenzomila joseluisrodriguezzapatero tengounapreguntaparausted | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak