Zapatuan, Tayuta talde japoniarraren kontzertuan egon ginen Eskoriatzan eta etxera heldutakoan, Realaren emaitzaren berri jakin nahi nuen. Telebista piztu eta ETBren teletextora jo nuen. Kirolen atalean izenburu hauek aurkitu nituen:
136 Neurketa hasi da Vistalegren (partidua arratsaldean jokatu zen eta bukatuko zen ba!)
137 Gehiegizko zigorra
138 Garaipen erosoa Xala eta Zubietarentzat (10-22) (ostiraleko partidua zen, Donibane Lohizune ederrean jokatutakoa)
139 Llorentek atseden hartuko du, baina Athleticek ez (tira! Zer egin behar zuten ba zuri-gorriek, jai eskatu, ala?)
Horien artean Realarena bigarrena izango zela pentsatu nuen eta hara jo nuen, testutxo hau topatuz:
Murtziak hobeto jokatu zuen, baina ez zuen garaipena eskuratzeko moduko jokoa eskaini. Txuri-urdinek indartsuago hasi zuten partida, baina berehala baloiaren jabetzea eskuratu zuen Jose Miguel Camposen taldeak eta Bravo estutu zuen. Despotovic markagailua estreinatzeko zorian izan zen 19.
09/12/14
Y hasta aquí puedo leer... Hortxe bukatzen zen partiduko kronika! Ez dakit gaur egun norbaitek kasu egiten dion teletextoari, baina ETBrena ikusita, hobe kentzea.
2009/02/16 10:27:54.414 GMT+1
Teletextutxoa
Nork: edu mendibil.2009/02/16 10:27:54.414 GMT+1
Etiketak:
acb
donibanelohizune
tayuta
realsociedad
euskaltelebista
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (0)
Erantzunak
Interneten be, eitb.com-eko euskerazko atala erderazkua baño askoz beranduao berritzen dabe, ze espero leike teletextuakin?
Nork: Uxo.2009/02/16 16:38:57.784 GMT+1
Nork: edu.2009/03/05 18:38:02.965 GMT+1