Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/06/06 09:11:12.360 GMT+2

Telesiestak

Bakarrik bizitzearen abantailetako bat zera da: manduaren jaun eta jabe bakarra norbera izatea. Zapping egin dezakezu lasai asko, aspertu arte, inoren protestak entzun barik. Azken baten, jendeak kate batetik bestera jauzi egitea atsegin du gehien, zerbait interesgarri aurkituko duelakoan. Inozoak gu!

Aurrekoan esaldi gogoangarri bat irakurri nion Enric Gonzalez kuttunekoari: zorionekoak kirol emanaldiak gustuko ez dituztenak; erretiratuek, insomnioa dutenek eta frigidoek bezala, beste kontu batzuetarako denbora gehiago daukatela zioen. Boxeoa beti izan da gautxoriendako. Joan den egubakoitz gauerdian ETB1en boxeo-borrokaldia eman zuten Barakaldotik. Ez dut boxeoa atsegin (bai, ordea, boxeoa gai duten hainbat film bikain, zuri-beltzean gehienak) eta zalantzak dauzkat telebista publiko baten apustua hori izan behar ote den. Airich eta Williams morroskoek kolpeka zihardutela eta noizean behin, txokoan, Alzola ura edaten zutela, lotara joan nintzen. Siestarako aproposak dira tenisa eta txirrindularitza baita. Ikusleak eta zaleak suspertu ditu Contadorrek eta Nadalek arerioak aspertu Roland Garrosen. Biak ala biak ikustea gozamen hutsa da... logura gaindituz gero.

(Telebegi, Goienkaria)

Nork: edu mendibil.2008/06/06 09:11:12.360 GMT+2
Etiketak: rolandgarros giroitalia airich boxeoa enricgonzalez rafaelnadal albertocontador williams | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak