Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2006/11/17 17:43:21.108 GMT+1

Spaghetti reality

Sergio Leone zinema zuzendariak spaghetti western azpi-generoarekin arrakasta itzela lortu zuen 1960ko hamarkadan. Almeria eta Erroma artean filmatutako westernak ziren, Ennio Morriconeren musikarekin lagundutako istorio geldoak eta bortitzak. Westernak italiar erara, hortik izena.

Euskal Telebistak reality merke eta errentagarrien aldeko apustua egin du. Iulian Iantzi da generoan espezializatutako aurkezlea; Erletxea-n Joxe Felipe Auzmendik ordezkatu du. ETBren arabera, lehen reality antropologikoa (¿!) da eta istiluak ez dira falta. Abandonatutako herri bat erabili dute grabaketarako. Espagetiak eta gailetak soilik janda protagonistek argaltzen duten bitartean, audientziak gora. Osagarri gutxi baina ikusleen gustuko platera antza. Western klasikoetan bezala, duelua da klimaxa: eguaztenean Joxe Cruz eta Alain lehiakideak izan ziren aurrez aurre, gari soro ederrean... garia mozten. Joxe Cruz itzuli zen Eskurkillara, Alain atzean utzita. Ikusleek aukeratu behar orain Il buono, il bruto e il cattivo.

Nork: edu mendibil.2006/11/17 17:43:21.108 GMT+1
Etiketak: erletxea reality western joxefelipeauzmendi sergioleone iulianiantzi | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak