Telebistaren mirari txikiak: domekan bizarra ondo moztuta estreinatu zuen Carlos Soberak El invento del siglo (Antena 3) eta astelehenean kokospekoa hazita zeukan Date el bote lehiaketan (ETB-2). Ramon Garciaren markak hausteko bidean da, han eta hemen agertzen baita Sobera. Date el bote eta ¿Quieres ser millonario? saioekin izan du arrakasta gehien, pantailan daramaten denborari erreparatuta behinik behin. Date… ETBko lehiaketarik zaharrena da, 1.000tik gora saiorekin.
Betiere Sobera da izarra, lehiakide guztien gainetik. ¿Quieres…? aurkezten moderatuagoa bada ere, Date-n erraz jausten da gehiegikeriatan. Ia dena da libre, neurrigabeko bakarrizketa balitz. Galdera tontoak jaurti (Según el dicho popular, ¿qué prenda nueva te tienes que poner el sábado sabadete?) eta lehiakideekin graziak (Estáis concentrados como el caldo… ¡Parecéis pastillas de Avecrem!) egiten diharduen bitartean, bere buruaz harro dagoela argi erakusten du. Barre algara onak egiten ditu bere txisteekin, ni bezalako ikusleak zapping egitera bultzatuz. Zenbaitetan soberan dago Sobera.
(Gaurko Goienkarian argitaratuta)
2006/06/23 18:33:27.713 GMT+1
Sobera nonahi
Nork: edu mendibil.2006/06/23 18:33:27.713 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Idatzi artikulu bat