Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2010/05/21 08:11:09.419 GMT+2

Sigriden heriotza

Martitzenean, autoan irratian entzuten nentorrela, sorpresa ederrarekin egin nuen topo. Radio 3 irratiko El postre saioan Joan Boix eta Ricard Ferrándiz elkarrizketatu zituzten eta haiengandik jakin nuen nire txikitako idolo baten itzuleraz. Bai, Ambrós eta Victor Moraren lekukoa jaso dute Boixek eta Ferrándizek eta Capitán Trueno bueltatu da berriro, hamazazpi urteko isilunearen ostean. Ondo ulertu banuen, Capitán Truenoren 618 titulu kaleratu izan dira 1956an lehen alea argitaratu zenetik. Nonbait egongo dira txikitako nire album haiek!

Frantziako hegoaldean omen dagoen Druiden Lakua izeneko parajean inspiratu zen Ferrándiz istorio berria idazteko, eta ondo dokumentatu ondoren, Ediciones B argitaletxekoei primerakoa iruditu zitzaien proiektua. Victor Mora beraren bedeinkapena ere jaso omen du El último combate-k. Ez da erronka makala Joan Boixek eta Ricar Ferrándizek hartutakoa. Eta hementxe topatu ditut hainbat komentario haien lanaren gainean... Sigriden heriotzari dagokionez, hura marrazterakoan erabat emozionatu zela eta tartetxo batez lanari utzi egin behar izan ziola esan zuen Joan Boixek martitzenean, El postre irratsaioan. Eta Ricard Ferrándizek aurreratu zuenez, ez da hau Capitán Truenoren azken abentura izango. Sigrid eta kapitaina hil arren, Star Warseko trilogiarekin egin zuten prekuelaren (inor enteratu zen marketing operazio harekin?) antzeko zerbait egingo dute, Capitán Trueno iraganera bidaliz, gaztetako borroketara... Pertsonaiarik maltzurrenak ere itzuliko dira. Agian hobe izango da horrela. Izan ere, ezin dut imaginatu Crispín ezkonduta eta seme-alabekin... ¡Hola! baino mamitsuago ei dator El último combate. Ezin dut gehiago itxaron. Banoa korrika kioskora.

Nork: edu mendibil.2010/05/21 08:11:09.419 GMT+2
Etiketak: victormora radio3 ambros ricardferrandiz elultimocombate joanboix elpostre capitantrueno | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi goiko irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko Captchas.net zerbitzuari esker




Estatistikak