Ero eta bero, 2. mailako futbol partiduak, domekako kirol telesiestak edo Gazte aingeruak realitya baino ordutegi txarragoa dauka Sautrela saioak (ETB-1, zapatuetan 14:30ean eta astelehen gauerditan). Eta pena da, Euskal Telebistan aurki daitekeen saiorik erakargarrienetakoa baita. Hala ere, entzuleria fidela lortu du saioak.
Joxanton Artze poeta elkarrizketatu zuen Hasier Etxeberriak 190. atalean. Anfitrioi bikaina da Etxeberria; gertukoa, hurbila, jantzia. Ez da lorpen makala medioei fobia antzekoa dieten Xabier Lete edo Artze bera elkarrizketatu izana. Artzeren Isturitzetik Tolosan barru liburuaren berrargitalpena aztergai izan zuten asteon. "Poesia ez da hitzetan bakarrik bukatzen", dio Artzek, eta horren lekuko liburu multidisziplinarra (Etxeberria dixit) da berea, musikariak, arkitektoak edota grafistak batu zituena.
Lan bikaina dago Sautrela saioaren atzean. Artzeren liburu bat izango balitz, musika, letra tipoa, irudiak, ahotsak... dena ederki zaintzen dute. Modu gozagarrian ikusten... eta irakurtzen den saioa da. Portzierto, hizki-zopa al da Sautrela izena? Letra-sua ere izan zitekeen.
(Goienkaria, Telebegi)
2007/06/08 10:54:50.646 GMT+2
Sautrela, letren errepublika
Nork: edu mendibil.2007/06/08 10:54:50.646 GMT+2
Etiketak:
sautrela
hasieretxeberria
isturitzetiktolosanbarru
joxantonartze
xabierlete
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Idatzi artikulu bat