2009/06/15 12:33:59.279 GMT+2
Reyes
Atzo Donostian izan ginen, Herri Arteko Pilota Txapelketako finala ikusten. 41 urte eta gero... Pim, pam, pum, Bergara txapeldun! Reyes Azkoitia Bergarako entrenatzailearengandik poztu nintzen bereziki. Pilota zainetan daramalako. Bergarako taldearendako lanean fin dabilelako urtetan. Eta herri mailan lan ederra egiten duen horrelako jendea topatzea gero eta zailagoa delako (Peio Garitano eta beste izen batzuk datozkit gogora). Emakumeen kirolean aitzindaria izan delako (akordatzen zarete, Aspace edo beste elkarteren baten alde, Joseba Askasibarren aurka jokatzen zituen partidu haiekin?). Pilotazale guztien errespetua irabazi duelako, lan eta lan eginez, kiroltasunez jokatuta beti. Jatorra eta zintzoa delako. Pilota eta Reyes sinonimo bihurtu direlako. Taldeko pilotariekin enamoratuta dagoelako (hala aitortu zidan aurrekoan; izan ere, ama moduko bat ere bada mutilendako) eta pilotariek Reyes biziki estimatzen dutelako. Eta horrelakoetan, normalean, emaitzak datozelako. Atzo, Atano III. pilotalekuan, Bergarako morroskoek Reyes manteatzea, airatzea faltan bota nuen bakarrik. Zorionak, txapeldun!
Nork: edu mendibil.2009/06/15 12:33:59.279 GMT+2
Etiketak:
reyesazkoitia
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Idatzi artikulu bat