Tokatuko zitzaizuen noizbait koadrila zalapartari bat zineman. Horrelako gaztetxo koadrila bat sartu zen ostiral gauean Zarauzko Modelo aretora. Anaiak eta biok zera komentatu genuen proiekzioa hasi aurretik. “Pufff, jai daukagu hauekin…”. Baina filma hasi eta berehala isildu ziren denak, zinemako andre baten abisua jaso eta gero. Handik aurrera barre egiteko bakarrik zabaldu zuten ahoa. Ikusle guztiok moduan. Aspaldian ez nuen horren gustura barre egiten film batekin. Komedia ganberroa da Resacón en La Vegas, gaztelerazko izenburuak mesederik egiten ez badio ere. Ez dauka kritika onegiak (bi izar besterik ez Noticias de Gipuzkoan; hiru Berrian eta El Diario Vascon; lau Garan), komedia genero gutxietsia balitz… Hiru film ikusi ditut udan, zein baino zein gomendagarriagoa: Up (hiru dimentsiotako betaurrekoekin, noski), Enemigos públicos eta bixamona. Bost izar bakoitzari.
PS (4). Eibarko Unzaga zine aretoa izan da ixten azkenetakoa. Ez nuen Zarauzko Modelo aretoa ezagutzen. Areto zaharra da, pikaren arabera 50 urte pasatxo dituena. Xarma berezia duen aretoa da baina susmoa dut ez duela asko iraungo… Merezi du itxi aurretik bisitatzea.
2009/09/14 12:45:09.592 GMT+2
Resacón en Las Vegas
Nork: edu mendibil.2009/09/14 12:45:09.592 GMT+2
Etiketak:
eibar
thehangover
up
resaconenlasvegas
enemigospublicos
modeloaretoa
zarautz
unzaga
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Idatzi artikulu bat