Uda iristen denerako pelmada ona ematen digute telebistan futboleko azken fitxaketekin, batez ere Real Madril eta bestelako talde distiratsu-mediatikoenak. Garai baten C3PO eta R2D2 ziren ezagutzen genituen galaktiko bakarrak. Dagoeneko CR7 marka sartu digute eta datozen hilabeteotan kontuz: haren azken amodio-afera, azken dribling zoragarria edo azken modelito chic-aren berri emango digute, kirol saioetan zein arrosa kolorekoetan.
CR7ri, futbolari aurre egiteko, kate bakoitza kirol marka propioa lortzen saiatzen da: La Sextari oker atera zaio Frenando Alonsoren (R-29) apustua; Nadalek pot egin zuen Roland Garrosen (TVEk jarraitu du RF-1 urte hasieratik; Wimbledonen esklusiba, berriz, Canal Plusek du azken urteotan); Gasol Canal Pluseko gautxorien koto pribatuan dabil; eta ETBn, Tourreko ametsa egia bihurtu ezinik, 3Jo! da izarrik fidagarrienetakoa ikusleak erakartzeko orduan.
(Telebegi, Goienkaria)
2009/06/26 09:31:18.604 GMT+2
R2D2, C3PO eta CR7
Nork: edu mendibil.2009/06/26 09:31:18.604 GMT+2
Etiketak:
martinezdeirujo
fernandoalonso
cristianoronaldo
rafanadal
paugasol
wimbledon
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Idatzi artikulu bat