Ez dakit bizi dugun giro goibelagatik den, Gabonen etorreragatik akaso, egutegi ustez sexyak eta benetan horribilisak diren horiek badatozelako, agian saskirik ez delako iritsiko... Auskalo! Baina gero eta zailagoa egiten zait telebista aurrean barre egitea. Barrea eragin nahi eta negarra eragiten duten saioak, ordea, badira.... Alderantziz ere bai, zoritxarrez.
Aspaldi honetan La Sextan topatu dut umorezko saiorik interesgarrienetakoa: ¡Qué vida más triste! Lagunartean, apal-apal, Interneten jaiotako proposamena ahoz-aho zabaldu eta telebistara iritsi da. Esketx laburrez osatuta, ordu erdiko saioa da, osagarri gutxirekin egina: gidoi garratzak, aktore onak (Borja eta haren familia; aipamen berezia komedian primeran moldatzen den Santi Ugalde aktorearentzat), medio eskasak (ustez behintzat), egoera absurdoak eta ironia fina (bada besterik?), garai bateko Canal Pluseko Kanal-One haren estiloan. Agian ordutegi hobea merezi luke (aste barruan, 17:00etan). Hala ere, futbol talde apalek ere freskura galtzen dute zenbaitetan jauzi handiegia egitean... Bitartean goza dezagun bizitza tristearen alde barregarriarekin.
(Telebegi, Goienkaria)
2008/12/12 09:31:57.298 GMT+1
¡Qué vida más triste!
Nork: edu mendibil.2008/12/12 09:31:57.298 GMT+1
Etiketak:
¡quevidamastriste
kanal-one
santiugalde
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Idatzi artikulu bat