Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/03/09 10:49:58.350 GMT+1

Poligraforik gabe hobe

Telepantojak ondo egurtutako pertsonaien zaindari bilakatu da Jesus Quintero. Aquí hay tomate eta antzekoetan Fran Rivera, Ana Obregon, Farruquito eta abarren miseriak aireratzen badituzte, pertsonaia horiek Quinterorengana jotzen dute konfesatzera. El loco de la colina-ren efektu hipnotikoa agerikoa da: aurreko astean Jose Tomasi zuzendu zitzaion, kamerari begira, haren kalabazekin aspertuta; sustoarekin, derrepentean beldur denak gainditu, eta lau urtez desagertuta egon ostean, zezenetara itzuliko dela iragarri berri du Tomasek. Torero onenak bezala, argiak eta itzalak dauzka Quinterok ere: askotan babosillo samar azaltzen da, sexu eta ohe kontuei tiraka behin eta berriz. Zorionez, ez da oraindik Emma Garciaren mailara iritsi: ¿Te resultaba el vello de Isabel Pantoja un obstáculo para intimar con ella?, bota zion Garciak Pantojaren ustezko lagun (¿) bati.

ETB1en, Besterik gabe saioa estreinatu zuten astelehenean. Antton Aranbururen irrati-ahotsa ere hipnotikoa gerta daiteke; dena den, horrenbeste plano, kontraplano eta superplanorekin ispilu jokoa dirudi saioak. Ikusleak zorabiatuta eta elkarrizketaren haria jarraitu ezinean. Edozein modutan, estimatzen dira poligraforik gabeko elkarrizketak.

(Goienkaria, martxoak 9)

Nork: edu mendibil.2007/03/09 10:49:58.350 GMT+1
Etiketak: besterikgabe poligrafoa jesusquintero anttonaranburu josetomas emmagarcia | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak