Badira egunak hobe dela telebista itzaltzea. Herenegun gauean, esaterako: Perdidos TVE1en (lehen denboraldia urtebete pasatxo bota zuten eta galduta ikusleak orain), pilota badakizue non, Nip-Tuck zirujau beldurgarriak ETB2n, Ana Obregonen itzulera (?!) Antena 3n... Panorama ikusita, onena Supermodelo reality-showa.
Cibelesen ez bezala, pisuaren galbahetik kanpo geratu dira etxe chic horretan sartutako modeloak (anchita deitu zioten bati!). Baina ez dute bide erraza pasareletara heldu bitartean. Judith Masco aurkezleak esana: House doktoreren komentarioak baino beldurgarriagoak dira Valerio estilistaren ziztadak. Bere lankide den Cristinarekin ere badu lana Valeriok... Eta nesken sufrimenduak ez du amaierarik: elkarren arteko ika-mikak, ilea mozteagatik etengabeko negarra... Hori gutxi balitz, joan den astean prestatzaile fisikoa jarri zieten: Jimmy Roca. Nesken aurpegi sufrimendua ikusita, Realak egin beharreko fitxaketa. Oraingo astean, gorputz-espresioa landu dute eta takoiekin beharrean orpoetan arrautzak zituztela desfilatu zuten eguaztenean.
Reality-ekin pagotxa ona daukate telebista kateek. Baietz etorkizunean Barça, Milan, Chelsea, Real Madrid eta antzerako futbol ekipoen udako fitxaje galaktikoak horrela erabaki… Capello estilista paperean eta Michel edo beste guaporen bat aurkezle lanetan.
2006/09/22 17:00:25.285 GMT+2
Pisuzko modeloak
Nork: edu mendibil.2006/09/22 17:00:25.285 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Idatzi artikulu bat